HEMEN. Non guztiak biltzen dituen lekua Bilboko Gutun Zuria letren jaialdia
Gutun Zuria. Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia martxoaren 23tik 27ra bitartean egingo da, HEMEN. Non guztiak biltzen dituen lekua izenburu orokorrarekin, Koldo Izagirreren Hemendik idazten dugu poemaren bertsoan inspiratuta.
Jaialdian euskal idazle ugari izango da parte hartzen: Iñigo Astiz eta Anari solasean arituko dira Inon izatekotan goiburupean, Itxaro Bordak Yuri Herrera idazle mexikarra izango du ondoan, Miren Agur Meabe, Beñat Sarasola eta Olga Novo Txikitik idaztea handi gaiaren bueltan arituko dira, Eider Rodriguez eta Katixa Agirre berriz Saiakera eta fikzioaren bidegurutzean izango dute hizketagai Haizea Barcenillaren gidaritzapean. Eta azkenik Amets Arzallus eta Ibrahima Balde Miñan liburuaren egileak Goizalde Landabasoren ondoan arituko dira Hormak eta zeharkaldiak elkarrizketan.