Urt 08 21

Paul Verlaine hil zela 125 urte

1896ko urtarrilaren 8an hil zen  poeten printzea, Paul Verlaine. Frantziako, eta Europako, XIX. mendeko poesia ardaztu zuten mugimenduetan pisu handikoa, parnasianismoa eta sinbolismoa, bere garaiko eta bere garaiaren seme izan zen Verlaine. Charles Baudelaireren eraginpean, Poèmes saturniens-ek artearen  ateak ireki zizkion, eta hala jarraitu zuen Romances sans paroles eta, neurri apalagoan, bere bizitza amaierako poemekin. Les Poètes maudits liburuak poetikaren abanguardian ere jarria, Rimbaudekiko harremanak asko markatu zuen. Garaiko musikariek (Debussy) eta pintoreek (Manet) haren poemak lan-iturri izan zituzten. Lauaxetak haren lana ezagutu eta estimatua, haren hainbat poema euskaratu zituen, eta geroztik Gabriel Aresti, Joakin Balentzia, Luigi Anselmi, Koldo Izagirre eta Hedoi Etxartek egin dute. Hemen eskaintzen dizkizugu guztiak.

Agenda

[datozen ekitaldi guztiak]

[iragandako ekitaldiak]

<AurHur>
apirila 2025
alarazogollrig
31123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
2829301234

Efemerideak

Kritikak