Deabruaren eskola testu ederrak irakurtzeko leku bat
Testu ederrak irakurtzeko leku bat. Literaturaren itsaso zabalean topatzen dugun edertasuna konpartitzeko proiektu bat. Gustatzen zaizkigun testuak hautatu ditugu, ederrak eta edertasunaren aldekoak, humanoak eta humanitatearen aldekoak, ezagutzaz beteak eta ezagutzaren aldekoak. Horrela aurkeztu dute Deabruaren eskola; Irati Jimenez, Esteban Montorio Monti eta Mikel Sotok sortutako literatur edukien webgunea. Hautatu dituzten testuak iraganekoak dira askotan, baina ez beti. Elkarrizketak batzuetan, baina ez soilik. Fikziozkoak sarritan, baina ez halabeharrez. Eskola, Aker larrea, Leizeko eskola, eta index prohibitorum zubitegia sortu dute egile, liburu, eta bestelako edukien loturekin.