Abe 10 20

Sormene sorkuntzen plaza Galdakaon

Sormene, sorkuntzen Galdakaoko plazaren lehendabiziko edizioa egingo da datorren astean, abenduaren 14tik 20ra. Miren Agur Meabek, Leire Bilbaok eta Lizar Begoñak beren liburu berrietako poemen errezitaldiak egingo dituzte astearte arratsaldean, abenduaren 15ean, Arkaitz Miner musikariaren doinuz. Eta abenduaren 19an Ahotsenea egitaraua izango da, idazle hauen solasaldiekin: Miren Amuriza, Yolanda Arrieta, Miren Agur Meabe, Mikel Begoña, Karlos Gorrindo, Jabi Elorza, Asel Luzarraga eta Peru Magdalena.
Zazpi eguneko egitarau zabala du Sormenek: ilustrazioa, bertsoa, ipuin kontaketa, antzerkia, dantza eta musika…, esate baterako: Eñaut Elorrieta, Hatxe, Peru Galbete, La Basu, Miren Amuriza, Eider Eibar, Kai Nakai, Hilotz eta Ro, Andra Mari dantza taldea edo Aiko.

Agenda

Efemerideak

Kritikak