Urt 13 10

Stephen Dedalus gaztetan

James Joycek The Egoist aldizkari literarioan zatika argitaratu zuen Artistaren gaztetako portreta nobela 1914-1915 urteetan. Ipuin batzuk sinatzeko Joycek noizbait erabili izandako izengoitia zen Stephen Dedalus, eta pertsonaia horrexen bizitzako lehen urteak kontatzen dira eleberrian (gero Ulises nobelan ere agertuko zen). Adiskideekin dituen elkarrizketen eta eztabaiden bitartez ezagutuko duzu Stephen; hona haren esaldi sonatuetarik bat: “Gizon baten arima herri honetan jaiotzen denean, sareak botatzen zizkiotek hegan egin ez dezan. Nazionalismoa, hizkuntza eta erlijioa aipatu dizkidak. Ni sare horietatik hegaldatzen saiatuko nauk. (…) Badakik Irlanda zer den? Bere umealdiko txerrikumeak jaten dituen txerrama”. Irene Aldasorok euskaraturik, Literatura Unibertsala bilduman plazaratu zen 1992an Joyceren lehen nobela.

Agenda

[datozen ekitaldi guztiak]

[iragandako ekitaldiak]

<AurHur>
martxoa 2025
alarazogollrig
242526272812
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31123456

Efemerideak

Kritikak