Abe 22 09

Han-hemengo jendea

Mar ao Norde poema liburuarekin abiatu zuen idazletza Alvaro Cunqueirok 1932an. Falange Españolako afiliatu izaki, prentsa eta propaganda ardurak bete zituen. Donostian La Voz de España egunkariko kazetaria izan zen 1938-1939 urteetan, geroago Madrilen ABCn. 1943an Falange utzi zuen, eta 1944an kazetari txartela kendu ziotenean bueltatu zen jaioterrira. Cunqueiroren Hareazko erlojua ipuina itzuli zuen Andres Urrutiak Idatz & Mintz aldizkarian 1985ean, eta Poemas naufragos poeta galegoen antologia txiki batean hiru poema Joseba Sarrionandiak 1991n. Liburu bakarra dugu euskaraz: Han-hemengo jendea (1971), 49 narrazioz osatua, gailegoen erretratuen galeria bat, Literaturra Unibertsala bildumarako Mikel Iriartek 1996an itzulia, orain sareak osorik eskaintzen dizuguna.

Agenda

Efemerideak

Kritikak