Edwin Morganen hiru poema
Jakin-minak definitzen ditu Edwin Morganen izaera eta poesia. Bokazio handiko unibertsitate irakaslea, itzultzaile fina eta Eskoziako poeta garrantzitsuenetarikoa, aste honetan 100 urte beteko zituzkeena. 2004an lehen poeta nazional izendatu zutenean XX. mendeko LGBT historia gorpuzten zuen artista bat lehenetsi zuen gobernu eskoziarrak. Irudiak eta musikak berebiziko garrantzia dute haren lanean. Irudiak ditugu bere poesia konkretan eta kaieretan gordetako collageetan. Bestalde, musikari eskoziarrekin lan egin zuen, esate baterako azken hamarkadan belaunaldi gazte bat hurbildu zitzaion Idlewild taldearen bidez, Eskoziar fikzioa poema idatzi eta errezitatu baitzuen euren disko entzutetsuenean (In Remote Part / Scottish Fiction). Hiru poema dakartzagu, Nere Arrutik euskaratuak.