Api 28 20

Roberto Bolañoren sei poema

Hamabost urterekin Txiletik Mexikora joan zen familiarekin Roberto Bolaño. Baina hogei urterekin Txilera itzuli zen Salvador Allenderen eta Batasun Herrikoiaren (UP) prozesua babestera. Augusto Pinocheten estatu kolpea, 1973ko irailaren 11n, baino aste batzuk lehenago iritsi zen Santiagora. Zortzi egunez atxilotu zuten. Mexikora alde egin zuen berriz. Banakotasunik gabeko erromantizismoaren aldeko apustua egin zuen. Erromantizismo plurala, abenturazkoa, mitoa eraikitzeko galeraren eremuarena, belaunaldia bilatzen duena. Taldearen galera plurala. Negarrik eta nostalgiarik gabeko erromantizismo urrun bat. 1976 eta 2007 artean bere zortzi poema-liburu argitaratu dira. Hona ekarritako sei poemak, Hedoi Etxartek euskaratuak, Los perros románticos (Zakur erromantikoak, Kutxa Fundazioa: 1995, Donostia) liburuan argitaratu zituzten. Erromantizismo negartitik aldentzeko dute zakurtasuna poemok. Estoikoak eta kitschak dira.

Agenda

Efemerideak

Kritikak