Api 08 20

Liam O’Flahertyren Jende behartsua

1897an Inis Mór irlan jaioa, Aran uharteetako handienean, irlandera zuen ama hizkuntza Liam Ó Flaithearta (Liam O’Flaherty). Soldadu izan zen Gerra Handian, borrokalari gerra zibilean, zine gidoilari Hollywooden, idazle gaztetatik. Nobela handiak argitaratu zituen — John Fordek zinemara eraman zuen Salataria (1925), Gosetea (1939), Matxinada (1950)…—, eta generoa literatoen atzaparretatik libre, herri kontakizunetik gertuago nahi dituen ipuinak —Tiratzailea (1923) du, dudarik gabe ezagunena—. Ia obra guztia ingelesez izanagatik, badu irlanderaz idatzi zuen ipuin bilduma bat, Desioa (1954), askoren iritziz hizkuntza horretan plazaraturiko guztien artean bikainena.  Bertan, haurtzaroko paisaiaren indarrera itzultzen da O’Flaherty, natura sotil bezain harro ageri da, landareen zikloek eta animalien bizitzek markatzen dute gizakiena. Bilduma honetakoa da Jende behartsua, gaur hona dakargun ipuina, Iñigo Aranbarrik euskaratua.

Agenda

Efemerideak

Kritikak