Abu 30 19

Ernest Hemingwayren Aldaketa sakona

Esan ohi da, 1926ko udan Donibane Lohizuneko Basque Bar delakoan entzundako elkarrizketa batean duela oinarria Ernest Hemingwayren Aldaketa sakona kontakizunak; beste batzuek diote, Gertrude Stein idazlearekin lesbianei buruz izandako elkarrizketa batean. Ipuin hau This Quarter aldizkarian argitaratu zen lehen aldiz, 1931ko abenduan, Parisen. Bikotea diren gizonezko eta emakumezko gazte bi dira protagonistak, gosari orduan solasean Parisko kafetegi batean, ika-mika, neskaren maitalea kari. Esan ohi da baita ere, ipuineko gizonezkoa, Phil, idazle bat dela, poema bat errezitatzen ahalegintzen delako. Gorka Arresek euskarara ekarritako ipuina sarean duzue irakurgai.

Agenda

Efemerideak

Kritikak