Truman Capote hil zela 25 urte
Truman Streckfus Personsek aitaordearen abizen bat hartu zuen idazle izentzat: Truman Capote. 17 urterekin The New Yorker aldizkarian hasi zen lanean, eta 23 zituela argitaratu zuen aurreneko nobela: Other Voices, Other Rooms. Idazle amerikar ezagunenetako bat bilakatu zen Gosaria Tiffany’s-en (1958) eta batez ere Odol hotzean (1965) eleberrien kariaz. Orain hogeita bost urte hil zen Los Angelesen, 1984ko abuztuaren 25ean. Haren oroigarri Iñaki Iñurrietak 1991n itzulitako Eskerregite eguneko bisitaria liburua eskaintzen dizugu sarean. Haurtzaroko oroitzapenak kontatzen ditu Truman Capotek, Alabamako herrixka batean.
Capoteren beste lan batzuk euskaraz:
- Kameleoientzako musika. Itzul: Xabier Olarra (2000, Igela)
- Odol hotzean. Itzul: Xabier Olarra (1993, Igela)
- Gabonetako ipuinak. Itzul: Joseba Urteaga (1991, Igela)
- Ehun atsekabeen atea. Itzul: Joseba Urteaga (1990, Igela)
- Eskuz landutako hilkutxak. Itzul: Xabier Olarra (1990, Igela)
- Gosaria Tiffany’s-en. Itzul: Koro Navarro (1989, Elkar)