Astebetez,
emakumeen lanak soilik
Mugimendu feministak martxoaren 8rako deitutako grebak akuilaturik, Susa argitaletxearen webguneak, Literaturaren Zubitegiak eta Euskarari ekarriak-ek itxura aldatuko dute hilaren 4tik 10era. Emakumeen lanak egongo dira soilik ikusgai datorren astean: emakumeek idatzitako liburuak, emakume idazleei buruzko estekak, efemerideak, aipamenak, haien lanei egindako kritikak eta abar. Gure literaturaren ispiluetako bat izango da egunotan ikusiko duguna.
[ Literatur #Emailuak ]
Astebetez, emakumeen lanak soilikhttps://t.co/I0hJCkJ0yi | Literaturaren #Zubitegia | Euskarari #ekarriak #martxoak8 https://t.co/EP0WQkewW0 pic.twitter.com/xTZi8sUd5j— armiarma.eus (@armiarma) 2019(e)ko martxoaren 4(a)