On Camillo, Guareschi antikomunistaren apaiza
Giovannino Guareschi idazle italiarra 1908ko maiatzaren 1ean jaio zen. Bigarren Mundu Gerran, Italia gobernu faxistaren menpe zegoela erabaki behar izan zuen noren alde jarri: faxisten, erregearen edo partisanoen alde. Erregea aukeratu zuen, erdibidearen eta tradizioaren ordezkaria zelakoan, eta lerro nazi-faxistetan borrokatzeari uko egin zionez, Poloniako kontzentrazio-esparru batera bidali zuten. Gerra amaitutakoan, demokristauen aldera jo zuen. Propaganda antikomunista egitearren idatzi zituen Guareschik On Camilloren istorioak. Peppone alkate komunistaren eta On Camillo apaizaren arteko tirabirak irakurriko dituzue Koldo Bigurik 2001ean itzulitako liburu honetan.
Guareschiren beste idazlan batzuk:
- Radames. Itzul: R. Bozas Urrutia (Egan, 1965)
- Don Kamilo ta bataioa. Itzul: R. Bozas Urrutia (Egan, 1969)
- Pekatu aitortua. Itzul: R. Bozas Urrutia (Egan, 1971)