Api 07 09

Arestiren Bizkaitarra argitaratu zela 50 urte

1959ko apirilean 32 ahapaldiko bertso sorta bat argitaratu zuen Gabriel Arestik Egan aldizkarian Bizkaitarra izenburuarekin. Bere nobia Meli Estebani eskainiak dira, 1958ko abenduan idatziak. Beste sorta bat 1959ko neguan argitaratu zen, Iñaki Irigoieni eskainiak (uztailean idatziak); oso ezaguna da ahapaldi hau: “Baña egun baten deitzen badeuste / Erria defendietan / Prest arkituko nabe ni beti / Euskerearen aldean / Armarik eztut artun egingo / Egundo nire eskuetan / Nire plumea nire izerdia / Eskeintzen deutsat benetan”. Geroago, 1960ko martxoan idatziko zuen hurrengo sorta (Justo Garateri), eta lehen lerroetan jakingo dugu hau bosgarren Bizkaitarra dela. Non dira orduan beste bi sorta gehiago? Karmelo Landak aurkitu zituen eta 1986an Susak argitaratu: bat Andoni Kaierori eskainia, bestea Juan Ormaetxeri.

Aipamen bat

  1. Literatur Emailuak » Aresti Bilboko poesia astean:

    […] Bilboko Poesia Astearen 10. edizioa egingo da Bidebarrieta liburutegian. Gabriel Arestiren literaturgintzan mugarritzat jo daitekeen urtea izan zen 1959a, duela 50 urtekoa, Bizkaitarra poema sorta argitaratzen hasi baitzen, eta orduantxe idatzi zuen Maldan behera ere. Aresti gogoan, berrogeita hamar idazlek parte hartuko dute urriaren 14an (asteazkena) 19:30ean egingo den ekitaldian, Edorta Jimenezen hitzaldi-sarrareren ondotik. Kategoriak: urteurrenak, ekitaldiak. WordPress bitartez weberatua. […]

Agenda

Efemerideak

Kritikak