Urr
09
18
Jacques Brel, sei kantu
Urriaren 9an 40 urte bete dira Jacques Brel kantautore belgikanoa hil zela. Denborak ez du higitzen ahal izan parerik ez duen kantari eta letragile horren ahots guztiz pertsonala. Aurrez bagenituen Andoni Lekuonak 1990eko harmakadan euskaratutako bi kantu: Amsterdam portuan eta Ez nazazu utzi (segur aski, Brelen kantu ezagunena). Oraingo honetan, beste sei kantu eskaintzen dizkizugu, Josu Landak euskaraz moldatuak. Ezagutzen genituenontzat, gozagarri berria; deskubritu berri dutenentzat, haren sorkuntzan sakontzeko bidea.