maiatza
02
18
Hannah Arendten lau poema
Duela 55 urte, 1963ko maiatzean eman zuen argitara, liburu euskarrian, Eichmann Jerusalemen, Hannah Arendt-ek (lehenago The New Yorker aldizkarian argitaratu zituen epaiketaren kronikak). Epaiketaren kronika baino gehiago den horrek, gaizki-az egindako gogoeta ere baden horrek are ezagunago egin zuen, eta polemikan sartu, ordurako pentsalari eta idazle gisa lan handia egindakoa zena (bereziki Totalitarismoaren iturburuak). Saiakera eta kronikaz gain, ordea, poesia ere idatzi zuen Hannah Arendtek, eta euskarara ekarri ditu ale batzuk Hedoi Etxartek. Hemen dituzu.