Api 22 18

Tchicaya U’Tamsi, idazlea

Apirilaren 22an hogeita hamar urte Tchicaya U’Tamsi hil zela. Gérald-Félix Tchieuyo sortzez, bantua, Andre Gidek bisitatu eta salatu zuen Congo zanpatu hartakoa, Frantziako lehen diputatu beltzaren semea. Hamabost urteko Parisen. Baxoa amaitu eta aitagandik urrundu, bizimodua han eta hemen atereaz. Negritudeak gizaki beltzak jazza, soula, dantza eta kirola ez beste erreferentziak zeuzkala, beltza «afroa» zela agertu zioten munduari, kultura handi eta sakon baten oinordekoa zela. U’tamsik ordea kongotarra zela aldarrikatu zuen beti, ez afrikarra, errealitate gordin bati atxikia zela eta hartaz arduratua. Idatzia utzi zuen «belztasuna» aldarrikatzea kolonizatzailearen ikuspuntua hartzea zela. Iraultza bat suposatu zuen letretan negritudearen ukoak, besteak beste, U’tamsik bere lehen lanarekin erakutsi zuelako posible zela bestela idaztea (Epitomé, 1962). Sorterrira itzulirik, liberazio mugimenduaren egunkaria zuzendu zuen harik eta Europako potentziek Patrice Lumumba akabarazi zuten arte lider panafrikarra bihurtu aitzin. Parisera erbesteratu behar izan zuen U’tamsik. Urtebeteren buruan kolonialismotik independentziara eta independentziatik neokolonialismora, egundaino. “Bere herriari mintzo zaion hostotxoa” errealista, fabulatzaile, liriko eta surrealista izan liteke batera, sailkatzeko zaila beti ere, konplexua eta ederra izugarri: idazle handi bat. Hona bere bi poema.

Agenda

Efemerideak

Kritikak