Ots 01 18

Muriel Spark-en mendeurrena

Gaur 100 urte jaio zen Muriel Spark. Berrogei urte betetzeko zituela azaldu zen bere lehen obra, “berandu samar” esan ohi dute literaturaren historialariek. Oso garaiz, esan genezake irakurleok: aurreneko lan hartan (The Consolers, 1957), hurrengo hemeretzi nobeletan eta berrogeita bat ipuinetan ageri behar zuen heldutasun berak darama istorioa, pultsua sendo. Sparken literaturan mozorroa eta disumulua da pertsonaia askoren zeregin nagusia, eta fartsa giro batean kokatzen dizkigu egileak, ironiaz eta maltzurki. Serios hartzen du mundua eta aldi berean zoragarri arin. Batak bestea behar du, kontatzen digunak urruneko posibilitate bat dirudi baina egileak gure begi bistan antolatzen duen makinariak gaitza eta gaizkia uste ez dugun hartan daudela erakutsiko digu. Ezin imitatuzko obra landu zuen, inondik ere. Muriel Spark izen handia da Bigarren Mundu Gerraren osteko literatura ingelesaren panoraman. Bere narrakeraren eta bere estiloaren  adibide, Atzean utzia naizen neska (The Girl I Left Behind Me) hautatu diogu ingelesei ironia irakatsi zien eskoziar honi, gure artean apur bat ahaztua den obra handiko ipuin eder eta garratzen arteko bat.

Agenda

Efemerideak

Kritikak