Breytenbachen Gaizkile arrunt baten bi aldizko heriotza
Hegoafrikarra, familia afrikaner bateko semea, apartheid-aren aurkako militante politikoa, pintorea eta, batez ere, idazlea, poeta. Denek osatzen dute Breyten Breytenbach-en izaera, eta denetarik hartu du Breytenbach idazleak bere obra osatzeko. Parisko erbestean eta Hego Afrikan bizi izandakoa, baita espetxealdia ere, bi munduren arteko zubian, hala bizi izan da Breytenbach, eta hala idatzi, afrikaanez nahiz ingelesez, bi munduren arteko zubian. Gaizkile arrunt baten bi aldizko heriotza liburua euskaratu zuen Felipe Juaristik, eta Baroja argitaletxeak plazaratu 1986an. Bi narraziok osatua —liburuari izenburua ematen diona eta Balen gainean kontakizuna—, orain osorik eskaintzen dizugu Breytenbachen liburua.
Agian lirika alorrean nabarmendu behar bada ere idazle gisa, Breyten Breytenbach idazle hegoafrikarraren lanik ezagunena Terrorista albino baten aitorpenak liburua da. Apartheidaren aurkako borroka eta bereziki idazleak nozitu zuen espetxealdia eta militantzia politikoaren eskarmentua jasotzen dituen obra.
1939ko irailaren 16an jaio zen Bonnievalen, Hego Afrikan, jatorri boer-a zuen familia baten altzoan. Arte eta literatura ikasketak egin eta, idazle eta militante gisa nabarmentzen hasia zela, 1959an Europara jo zuen ikasketekin jarraitzera. Parisera jo zuen, bere herriko egoera politikoaren aurkako jarduera politikoari ekin zion eta hantxe finkatu. Jatorri vietanamdarreko emakume batez ezkondu zelarik (1961), Hego Afrikara itzultzea galarazi zioten, arraza arteko ezkontza debekua urratu zuelako.
Borroka politikoa literarioarekin batera uztartu zuen, bietan jardunez. Eta 1975ean pasaporte frantses faltsua zeramala Hego Afrikara itzuli eta atxilotu egin zuten, estatuaren aurkako aktibitateengatik. Eta baita espetxean zegoela zigor berria erantsi idatzi zituen hainbat gutunengatik: 9 urteko espetxe-zigorra guztira. Nazioarteko hainbat erakunderen presioak eta eskuhartzeak haren kaleratzea lortu zuten. Europara itzuli eta frantses nazionalitatea hartu zuen.
Terrorista albino baten aitorpenak garai horren kronika da, espetxeko bere esperientziaren eta apartheidaren aurkako borrokaren testigantza literarioa jasotzen dituena. Literaturaz gain, margolari ere lan egin izan du, nazioartean hainbat erakusketa egitera iritsi dela.
Poesia landu du asko, afrikaanez idatzia gehienbat, eta narratiba, saio politikoarekin batera, afrikaanez eta ingelesez.
Euskaraz bi kontakizun irakur daitezke, Gaizkile arrunt baten bi aldizko heriotza eta Balen gainean, 1986. urtean Baroja etxeak kaleratu zituenak, Felipe Juaristik euskaratuak.
Breytenbach Interneten
- Wikipedia.
- Answers.com, idazleaz sarean topa daitekeen hainbat informaziorekin.
Bibliografia
- Poesia
- The Iron Cow Must Sweat (Die ysterkoei moet sweet), Johannesburg, 1964
- The House of the Deaf (Die huis van die dowe), Cape Town, 1967
- Gangrene (Kouevuur), Cape Town, 1969
- Lotus, Cape Town, 1970
- The Remains (Oorblyfsels), Cape Town, 1970
- Scrit. Painting Blue a sinking Ship. (Skryt. Om `n sinkende skip blou te verf), Amsterdam, 1972
- In Other Words (Met ander woorde), Cape Town, 1973
- Foot Writing (Voetskrif), Johannesburg, 1976
- Sinking Ship Blues, Toronto 1977
- And Death White as Words. An Anthology, London, 1978
- In Africa even the flies are happy, London, 1978
- Flower Writing (Blomskryf), Emmarentia, 1979 (Selected poems)
- Eclipse (Eklips), Emmarentia, 1983
- YK (‘YK’), Emmarentia, 1983
- Buffalo Bill, Emmarentia, 1984
- Living Death (Lewendood), Emmarentia, 1985
- Judas Eye, London – New York, 1989
- As Like (Soos die so), Emmarentia, 1990
- Nine Landscapes of our Times Bequeathed to a Beloved (Nege landskappe van ons tye bemaak aan `n beminde), Groenkloof, 1993
- The Handful of Feathers (Die hand vol vere), Cape Town, 1995 (Selected poems)
- The Remains. An Elegy (Oorblyfsels’n Roudig), Cape Town, 1997
- Paper Flower (Papierblom), Cape Town, 1998
- Lady One, Cape Town, 2000 (Selected love poems)
- Iron Cow Blues (Ysterkoei-blues), Cape Town, 2001 (Collected poems 1964-1975)
- Lady One: Of Love and other Poems, New York, 2002
- The undanced dance. Prison poetry 1975 – 1983 (Die ongedanste dans. Gevangenisgedigte 1975 – 1983), Cape Town, 2005
- the windcatcher (die windvanger), Cape Town, 2007
- Prosa
- Catastrophes (Katastrofes), Johannesburg, 1964 (Stories)
- To Fly (Om te vlieg), Cape Town, 1971 (Novel)
- The Tree Behind the Moon (De boom achter de maan), Amsterdam, 1974 (Stories)
- The Anthill Bloats … (Die miernes swell op …), Emmarentia, 1980 (Stories)
- A Season in Paradise (Een seizoen in het paradijs), Amsterdam – New York – London, 1980
- Mouroir: Mirror Notes of a Novel, London – New York, 1983
- The True Confessions of an Albino Terrorist, London – New York, 1983
- Mirror Death (Spiegeldood), Amsterdam, 1984 (Stories)
- End Papers, London, 1985 (Essays)
- Memory of Snow and of Dust, London – New York, 1987 (Novel)
- Book. Part One (Boek. Deel een), Emmarentia, 1987 (Essays)
- All One Horse. Fiction and Images, London, 1989
- Sweet Heart (Hart-Lam), Emmarentia, 1991 (Essays)
- Return to Paradise. An African journal, London – New York, 1992
- The Memory of Birds in Times of Revolution, London – New York, 1996 (Essays)
- Dog Heart. A travel memoir, Cape Town, 1998
- Word Work (Woordwerk), Cape Town, 1999
- A veil of footsteps, Cape Town, 2008