Langston Hughes-en Etxea
Berrogeita hamar urte maiatzaren 22an hil zela Langston Hughes, beltzen ordezkaria izango zena Estatu Batuetako eta are munduko literaturan. Arte handiz eta espiritu zorrotzez, beltzak gizartean zeukan lekua islatu zuen ingelesez egindako literaturaren molde guztietan: nobela, ipuina, antzerkia, poesia, kantua, artikulua, hitzaldia… Lan erraldoi horren emaitza izan zen, hala berean, beltzak leku hartzea literaturan bertan, alegia, ez beltza izateagatik, bere mezuaren unibertsalagatik baizik. Leku askotan bizi izan zen eta leku asko bisitatu zituen. Nazioarteko Brigadetan ere heldu zen Espainiara, faxismoari aurre egiteko. Formakuntza handiko idazlea izan arren, bere bizipenetatik atera zuen literatura egiteko gaia. Eta bere kontzientziatik. Etxea izeneko ipuina eskaintzen dizuegu (Home, 1933), Zuri jendearen manerak bildumatik hartua (The Ways of White Folks).