Ots 22 08

Unamuno ta Abendats argitaratu zela 50 urte

Unamuno ta Abendats saiakera 1958. urtean argitaratu zen Darracq inprimategian. “Euskaldun baten bila natorkizu beraz Unamunogana. Galdera honekintxe natorkio beste gabe: ea ba nondik eta nolako euskotarra zaitugun” azaldu zuen Salbatore Mitxelenak liburuaren hitzaurrean. “Bere gizatasun eta euskotasun ondo ekurugaitz horren gorabehera bapo ugariak bilatzen, galbahetzen eta, zuzen denean, goresten ariko natzaizu. (…) Unamuno, euskararen etsai gogorrena dugularik ere, Euskal Animaren abogadu gogor ere badelako, zenbait euzkeltzalek hori ezin irentsi arren”.

Unamuno ta Abendats urtetan lantzen aritu izan zen Mitxelena. Lehenik bertso librez idatzi omen zuen, eta izenburu ezberdinekin irakurri zuten lagunek, adibidez: Unamunoren irritsa edo Unamuno ta gu. Jokin Zaitegik Euzko-Gogoa aldizkarian argitaratzeko proposamena egin zion, baina Mitxelenak liburu moldean argitaratu nahi; “han eta hemen eske ibili arren, ez omen diote onartu gure dirudunek” salatu zuen Zaitegik, eta “harrezkero askotxo hornitu eta bigundu ere du bere liburua”.

Azkenean, Montevideon, hitz-lauz jarri zuen testua 1955ean, eta oraintxe 50 dira Baionan argitaratu zela. Txillardegik honela epaitu zuen 1966an: “Unamuno ta Abendats saiakera famatuak puntu goren bat iritsi du euskal saiolaritzan”.

Agenda

[datozen ekitaldi guztiak]

[iragandako ekitaldiak]

<AurHur>
apirila 2025
alarazogollrig
31123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
2829301234

Efemerideak

Kritikak