Mar 23 17

Otto Rene Castillo, Bost poema deserri eta maitasun

Mende erdi bat betetzen da martxoaren 23an  Otto Rene Castillo poeta eta gerrillari guatemalarra torturatu, fusilatu eta erre zutela. Hemezortzi urte zituen CIAk Jacobo Arbenz lehendakari aurrerakoia kenarazi zuenean putx batez: nekazaritza erreformatu nahiak talka egiten zuen United Fruit Companyren interesekin. Nerabe zenetik politikan jarduna, Castillok El Salvadorrera egin behar izan zuen ihesi laster.Lau urte eman zituen bertan, ikasketak amaitzera itzuli ahal izan zuen arte. Beka bat eman zion Budapesteko erakunde batek EADn ikasteko, Ekialdeko Alemanian alegia, gizarte komunistan. Berokiaren barruan ere hotz egiten omen zuen urruntasunean hartu zituen bere poesiak mezu politikoaz bestelako ñabardurak, herrimina, nostalgia, maitasuna… eta heriotzaren hurbila. Aski nabarmena da bere testuetan betebeharraren barruan ikusten zuela azken fin tragiko bat, Guatemalaren egoerak ezarritako ezinbestea zen gazterik hil beharra borrokan. Ez zen gelako iraultzailea izateko jaioa. Klandestinoki herriratu zen 1966an FAR (Indar Armatu Iraultzaileak) erakundeko kide, eta urtebetera jausi zen, zauritua, paramilitarren esku. Bost poema deserri eta maitasun izendatu dugun erakutsi txiki bat ekarri diogu euskarari Guatemalako historian eta literaturan leku berezia daukan Otte Rene Castilloren oroiz.

Agenda

Efemerideak

Kritikak