Urr 17 07

Eremu berrien bilatzailea: Nemesio Etxaniz

Nemesio Etxanizen hainbat lan dakartza Klasikoen Gordailuak aste honetan. Klasikoetan tokia duen idazlea, baina ez behintzat bera iraganari begira gelditu zelako. Berak bere testamentu moduan izendatzen duen lana dakargu, Lur berri billa (1967). Eta izenburuak oso ondo islatzen du Nemesio Etxaniz, hala literaturan nola euskalgintzan, lanean bultzatu zuen gogoak: lur berriak bilatzea euskararentzat. Aurrera begirako idazlea, belaunaldi gazteagoen konplizea, bere obran ere inspirazio hori nabaritzen da. Eleberri labur bat, sei ipuin, irratsaioetako gidoiak, olerkiak eta kantuak dakartza obrak. Nabarmena da batez ere irratietako gidoi, ipuin eta antzerkietan. Pertsonaiak gazteak dira maiz, euren arteko harremanak eta gizarte arloko gatazkak dituzte bizitzen… Narrazioez eta irratirako lanez gain, bere olerkien antologia dakar, eta Nemesio Etxanizek landutako beste alor inportantea: kantak. Lur berri bila-z gain, Kuliska Sortan 1958an argitaratutako lau antzerki-lan ere badakartzagu: Gabak zekarren eguna, Maite ere… neurriz, Zotzean bizia eta Gabon zauria. Estiloa, nolanahi den, XX. mendeko euskal antzerkigintzan nagusi izandakoa da, kostunbrismoaren ondorengoa, ukitu moralista batekin.

Agenda

Efemerideak

Kritikak