Aza 07 16

Cecilia Meirelesen hamar poema

115 urte beteko dira azaroaren 7an Brasilgo literatura modernoan zigilu pertsonalenetako bat utzi zuen Cecilia Meireles jaio zela. Guraso biak oso umetan galdu zituen, eta gazterik hil zitzaion lehen senarra. Zorigaitz horietan bakardaderako  eta introspekziorako joera hartu zuen, gerora poemagintzan garatuko zituen ildoak. Bizitzarekiko jarrera patxadakoa da bere poesiaren ezaugarri nagusia, oihurik eta saminik gabea, fatalismorik ez daukan igarotze batean. Espectros (1919), Nunca mais e… poema dos poemas (1923), Baladas para El-Rei (1925) sinbolismoaren barruan kokatu ohi diren poema intimistez osatuak dira, eta Romanceiro da Inconfidência (1953), historiaren ikerketa poetikoz. Cecilia Meireles sinadura finkoa izan zen hainbat egunkari eta aldizkaritan. Artikuluotan kronikari bezala nabarmendu zen oroz gain, lehen ustean jenero horretan ezinezkoa den intimismoa landuz. Bizitza hezkuntzaren hedapenean eta hobekuntzan eman zuen. Hizlari ere ibili zen munduan barrena Brasilgo literatura ezagutarazten. Hemen dituzu haren hamar poema.

Agenda

Efemerideak

Kritikak