Urr 24 16

Miroslav Holuben poema antologia

Agian ez dira erraz uztartzekoak zientzia eta poesia, bataren arrazoimena eta bestearen sentsibilitatea. Hemen duzu adibide bat: Miroslav Holub (1923-1998), zientzilari inmunologoa. Nazioartean ezagunena den poeta txekiarra duzu, munduko 30 hizkuntza baino gehiagotara itzulia. Munduko Poesia Kaierak bildumarako Karlos Cidek atondu eta euskaratu du antologia bat. “Zientifikoen artean beti ezkutatzen dut poesia idazten dudala”, esan ohi zuen, “zientifikoek maiz ez baitute batere konfidantzarik poetenganako, arduragabeak irudituta”. Holubek eguneroko bizimoduko mintzaira konbinatzen du hizkuntza zientifikoarekin, eta beti da ironikoa errealitateari begiratzeko orduan, stalinismoaren garaiko gizartearen agerpena egiten duenez gero.

Agenda

[datozen ekitaldi guztiak]

[iragandako ekitaldiak]

<AurHur>
apirila 2025
alarazogollrig
31123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
2829301234

Efemerideak

Kritikak