Ira 06 07

Pouvreauren lanak

Silvain Pouvreauk lehendik sareratuak zituen Filotea (1664) eta Iesusen imitazionea (1669) liburuen bilduma osatzera dator gaurko eskaintza. Oraingoan, euskaldun berri honek itzuli eta prestatu zituen beste hainbat obra izango dira irakurgai Klasikoen Gordailuan, hala nola Giristinoaren dotrina (1656), Gudu espirituala (1665) eta garrantzi gutxiagoko lanak biltzen dituen Obra txipiak izenekoa (c. 1648-1659; 1892). Inork zalantzan jar balezake ere, arretaz irakurtzeko obrak dira, inoiz baino gaurkotasun gehiago baitute. Izan ere, haren Dotrinaren hasieran “Iaun eskaldunei” gaztigatzen zaienez, “inguruz inguru dabiltza Turkoak eta Mairuak zuen gizonak atzeman nahiz hei Fedearen galarazitzeko, eta hetaz, karga-abrez bezala bere lanen egiteko”. Kasu, beraz!

Agenda

[datozen ekitaldi guztiak]

[iragandako ekitaldiak]

<AurHur>
apirila 2025
alarazogollrig
31123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
2829301234

Efemerideak

Kritikak