Abu 06 16

Peli Markiegiren poemak

Abuztuak 6 zituela hil zen Peli Markiegi orain 70 urte Bahia Blancan, Argentinako deserroan, 41 urte bete gabe. Hamar urte lehenago, bera bezala apaiza zen anaia Jose —Lizardiren Itz-Lauz postumoari egin zion hitzaurreak idazle kontsakratu zuena— fusilatu zioten faxistek Oiartzunen. Beste anaia, Polentzi, Debako alkate abertzalea izana, urtebete geroago fusilatu zioten Santoñako hondartzan. Mintasun kolektiboa eta urradura pertsonala batu zuen Peli Markiegik, baina esperantza izpi bat ageri du unerik  ilunenetan ere: «Oinazez ez da herririk galtzen. Hilerria da sorterri». Landua, jasoa, poemei oinarri anekdotikoak eta sinbolikoak eman zale, badauka olerkarien artean nabarmentzen duen nortasuna. Hemezortzi poemaren bilduma eskaintzen dizuegu: Orixe, Lauaxeta, Lizardi tantak han-hemenka, eta Markiegi orotan.

Agenda

[datozen ekitaldi guztiak]

[iragandako ekitaldiak]

<AurHur>
apirila 2025
alarazogollrig
31123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
2829301234

Efemerideak

Kritikak