Leturiaren egunkari ezkutua EHUko ikastaroetan
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-k Leturiaren egunkari ezkutua nobela argitaratu zuela 50 urte bete dira aurten. Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroetan, Donostiako Miramar Jauregian, hitzaldiak egingo dira uztailaren 16tik 18ra bitartean, Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak gidaturik.
Hilaren 16an Leturia-ren aurreko euskal eleberringintza (1945-1957) aztertuko dute Ana Toledok, Ur Apalategik, Jon Kortazarrek, Javier Rojok eta Javi Cillerok.
Hilaren 17an Leturiaren egunkari ezkutua-ren testuingurua eta haren irakurketa kritikoa ekarriko dute hitzaldietara Jon Casenavek, Iñaki Aldekoak eta Patri Urkizuk.
Hilaren 18an Txillardegiren nobelaren zenbait alderdi ikertu gabekoz ariko dira Iratxe Retolaza, Sebastian Garcia Trujillo eta Karlos Otegi.