Uzt 01 16

Sonia Gonzalezen poemak

Nagusiki zu bati mintzo zaizkion poemak dira Sonia Gonzalezen Sagarroiak poema-liburukoak (Euskaltzaindia/BBK, 2002); zu-ri egindakoak baina ni da protagonista. Bere baitatik idatziak, euskal poesiak dagoeneko ondo  irabazitako lurraldetik idatziak dira, sentimenduetatik bezala sentsazioetatik,  naturaltasunez, harremanez gain ingurura ere salto eginez intimismo gehiegizko batera mugatu gabe. Hiru urteko jauziaren ondoren, poeta sozialagoa da Gonzalez Poema amniotikoak (Kutxa, 2005) liburuan, batez ere politikoagoa, hitzaren zentzurik greziarrenean. Poetak bere baitatik kanpora eraman du begirada, gizarteari erreparatuz, gizarteko eremu pribatu zein publikoenei. Poemario honetako azken atalean itzultzen da bere baitara eta harremanetara (maitasunera, desamodiora, sexura), baina zukako hizkera utzita, erlazioa ni eta besteak bikotean eraikita. Irakurgai jarri ditugu bi liburuok.

Agenda

[datozen ekitaldi guztiak]

[iragandako ekitaldiak]

<AurHur>
martxoa 2025
alarazogollrig
242526272812
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31123456

Efemerideak

Kritikak