Eka
28
21
2021eko otsailean hil zen Joan Margarit poeta katalana, eta Literatur Emailuetan eman genituen argitara Josu Goikoetxeak itzulitako 10 poema. Euskaraz Miserikordia etxea ere irakur zitekeen, Juan Ramon Makusok euskaratua (Meettok, 2009). Eta orain Bertze itsasoaren itzala lana ere bai, Josu Jimenez Maiak euskarari ekarria, berriki Booktegik argitaratu duena.
Eka
25
21
Oso ezaguna ez izanagatik, Espaniako XX. mendeko poesiaren ahots berezietako bat da Francisca Aguirrerena. Frankismo garaian hazia (aita, iruinsemea, pintorea eta Espainiako Errepublika garaiko polizia goi kargua, garrotez hil zuten), 50etako belaunaldia deiturikoa ezagutu eta bizi izan zuen, nahiz eta beranduagora arte ez argitaratu izanak errekonozimenduetatik kanpo utzi zuen. Etenik gabe, baina, obra poetiko inportantea osatu zuen. Izaskun Etxebeste Zubizarretaren itzulpenari esker, haren zazpi poema irakur ditzakegu euskaraz.
Eka
25
21
Lauaxeta fusilatu eta bi urtera, Gorputz dago gudaria poema idatzi zuen Salbatore Mitxelenak. Hogeita hamar urte geroago, Gabriel Arestik ekarri zituen In Memoriam (1967) eta Ekainaren 26 egun (1970). Bernardo Atxagaren Lauaxeta gogoan 1976koa da, eta 1980an plazaratua Ibon Sarasolaren Lauaxeta paredoian. Xabier Montoiak 1983an idatzi zuen Orain dela, Saletxek Txori xotila txiunka, Omar Nabarrok 1986an Lied bat, Iñigo Aranbarrik 1987an Luma beltz-horidun tukana eta geroago Muxuka nazak. 1989an argitaratu ziren Eusebio Erkiagaren Ez zaitez Gernikara joan eta Gernikara noake. 1989koak dira baita ere Lauaxetaren betaurrekoak, Koldo Izagirrek konposatuak. Jose Luis Otamendiren Mendi-negarra eta Joseba Sarrionandiaren Olerkaria 1995ean irakurri genituen; 2003an Ignazio Aiestaranen Poesia Auschwitz eta Gernikan. Izango dira gehiago ere, hemen zerrendatzea guk ahantziak.
Esteban Urkiaga Lauaxeta fusilatu zutela 84 urte betetzen diren honetan gogora ekarri gura ditugu.
(gehiago…)
Eka
24
21
Kattalin Minerrek idatztiako Moio hartuko dute berbagai ekainaren 24an (osteguna) 19:00etan Erandion, Altzagako merkatu zaharrean.
Eka
24
21
Eduardo Galeanoren Emakumeak liburuari buruz arituko dira ekainaren 24an (osteguna) 18:30ean Legazpiko irakurle taldean.
Eka
22
21
Yurre Ugarte eta Julen Azpitarte Lilurabera liburuari buruz arituko dira berbetan ekainaren 22an (asteartea) 1930ean Bilboko Bira kulturgunean.
Eka
22
21
Mitxel Sarasketa eta Oihane Bakedanok Aitor Fresnedok kartzelan itzulitako Zaldi zoro aurkeztuko dute ekainaren 22an (asteartea) 19:00etan Portugaleteko merkatuan. Argitaletxea: Ataramiñe.

Eka
18
21
Elena Olabe, Eva Perez-Pons eta Lizar Begoña poetak berbetan arituko dira ekainaren 18an (ostirala) 18:00etan Durangoko Andraguneko irakurle taldean.
Eka
18
21
2021eko martxoaren 21ean hil zen zen Nawal Al-Saadawi idazle eta ekintzaile feminista egiptoarra. Emakume arabiarrari buruzko hainbat saiakeraren egilea da (Emakume arabiarraren aurpegi biluzia; Emakumkeak eta neurosia; Gizonezkoak eta sexua…). Medikuntza ikasi eta gaztetandik lotu zitzaion lan politikoari. Kartzelatua (Emakume-kartzelako oroitzapenak), erbesteratua, feminismoaren aldeko lan sozial eta instituzionala egin zuen, kontinente osoarentzat, bereziki mundu arabiarrean, erreferentzia ezinbesteko bilakatuz. Literatur ibilbide oparoa egindakoa, poesia, ipuinak eta eleberriak idatzi zituen (Emakumea zero puntuan; Imananren erorktea; Isisen alaba…). Idazle handi bat eraman zuen aurtengo udaberriaren etorrerak, eta hau ere badoalarik, haren zazpi poema ekarri ditugu euskarara.

Eka
17
21
Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria nobelaz solas egingo dute ekainaren 17an (osteguna) 19:00etan Algortako Azebarri kultur elkartean.

Eka
17
21
Eneko Aizpurua idazlearen Bidasoan gora liburuari buruz arituko dira solasaldian ekainaren 17an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Kultur etxean.
Eka
17
21
Mikel Antza Arroz urez liburuari buruz arituko da ekainaren 17an (osteguna) 18:30ean Donostiako Dokan.
Eka
17
21
Annie Ernauxen Emakume bat aztertuko dute ekainaren 17an (osteguna) 18:00etan Alegiako irakurle taldean. Gidaria: Amaia Goikoetxea.
Eka
17
21
Aurtengo udaberrian kaleratu zen Christopher Okigbo poeta nigeriarraren Poesia kaiera. Oraingoan, haren lau poema grabatuta ekartzen dizkizuegu, kaiereko poemak euskaratu zituen Karmen Irizar Segurolaren ahotsean:
Urte berri egunez
Igarobidea
Distantziak
Altorentzat eresia