Urt 17 07
Amaren eskuak Durangon
Karmele Jaiok Amaren eskuak liburuari buruz berba egingo du urtarrilaren 17an (osteguna) 19:30etan Durangoko liburutegian.
Urt 17 07
Karmele Jaiok Amaren eskuak liburuari buruz berba egingo du urtarrilaren 17an (osteguna) 19:30etan Durangoko liburutegian.
Urt 13 07
Katixa Agirrek Lolita: literaturatik zinemara hitzaldia egingo du urtarrilaren 13an (larunbata) 10:00etan Gasteizko Hikateneoan. Literatura Eskola.
Abe 28 06
Leire Bilbaok Ezkatak errezitala eskainiko du abenduaren 28an (osteguna) 20:00etan Ondarroako Kafe Antzokian.
Abe 21 06
Juan Luis Zabalaren Galdu arte nobelari buruz arituko dira abenduaren 21ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko Irakurle klubean.
Abe 18 06
Itxaro Bordaren Zeruetako erresuma lanari buruz arituko dira abenduaren 18an (astelehena) 19:30etan Donostiako Udal Liburutegiaren Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean). Gidaria: Harkaitz Cano.
Abe 16 06
Literatur kritikaz hitzaldia eskainiko du Markos Zapiainek abenduaren 16an (larunbata) 10:00etatik aurrera Oreretako Mikelazulo elkartean. Literatura Eskola.
Abe 15 06
Joseba Sarrionandiaren Kolosala izango da liburua izango dute hizpide abenduaren 15ean (ostirala) 20:30etan Iruñeako Zaldiko Maldiko elkartean.
Abe 08 06
Leire Bilbao eta Sonia Gonzalez, Paola Febbraro eta Loigia Sorrentinorekin poesia errezitatzen arituko dira abenduaren 8an (ostirala) 18:00etan Erromako Libreria Odraden.
Per l’occasione saranno tradotte all’italiano poesie di Leire Bilbao e Sonia Gonzalez e all’euskara poesie di Paola Febbraro e Luigia Sorrentino.
Abe 08 06
Euskal Herriko idazle eta musikari desberdinek, euskal preso politikoek idatzitako poemak irakurri eta musikatuko dituzte abenduaren 8an (ostirala) 12:00etan Durangoko Plateruena kafe antzokian.
Abe 04 06
Anjel Lertxundik Ihes betea nobela aurkeztuko du abenduaren 4an (astelehena) 12:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.
Abe 04 06
Edorta Jimenezek Koioteren arrastoa kontakizun liburu berria aurkeztuko du abenduaren 4an (astelehena) 12:00etan Bilboko Gatazka gunean (Ronda kalea). Argitaldaria: Susa.
Abe 04 06
Txalaparta argitaletxeak “Basa gurina” ipuin erotikoen bilduma aurkeztuko du abenduaren 4an (astelehena) 11:30etan Bilboko Gatazka gunean (Ronda kalea).
Abe 04 06
Ataramiñe euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoen 6. zenbakia aurkeztuko da abenduaren 4an (astelehena) 10:30etan Bilboko Kalderapeko Kultur gunean.
Abe 01 06
Andoni Salamerok Bide ertzeko printzak poema liburu berria aurkeztuko du
abenduaren 1ean (ostirala) 19:30etan Zumarragako Legazpi Dorretxean.
Abe 01 06
Ana Urkizak Zortzi unibertso emakume idazleekin egindako elkarrizketa liburua aurkeztuko du abenduaren 1ean (ostirala) 12:30etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.