Ots 21 07
Sua nahi, Mr. Churchill? Deustun
Koldo Izagirrek Sua nahi, Mr. Churchill? liburuari buruz egingo du berba otsailaren 21ean (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarte etxean.
Ots 21 07
Koldo Izagirrek Sua nahi, Mr. Churchill? liburuari buruz egingo du berba otsailaren 21ean (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarte etxean.
Ots 21 07
Iban Zalduak Etorkizuna bere liburua izango du hizpide otsailaren 21ean (asteazkean) 19:00etan Bilboko FNAC liburudendan.
Ots 16 07
Uxue Alberdik Aulki bat elurretan aurkeztuko du otsailaren 16an (ostirala) 11:30etan Donostiako Koldo Mitxelenan. Aurkezlea: Harkaitz Cano. Argitaldaria: Elkar.
Arratsaldean berriz, 19:30etan, Beasaingo Igartza jauregian jendaurrean aurkeztuko dute.
Ots 10 07
Jon Alonsok Julio Cortazar hartuko du hizpide otsailaren 10ean (larunbata) goizeko 10:00etatik Txantreako Euskaldunon Biltoki elkartean Literatura Eskolak burutuko duen saioan. Literatura Eskola.
Ots 09 07
Ibon Egaña eta Edu Zelaietak Maldetan sagarrak. Euskal gatazka euskal literaturan liburua aurkeztuko dute otsailaren 9an (ostirala) 12:00etan Donostiako Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: UEUko literatura saila.
Liburua UEUren 2005eko Udako Ikastaroen baitan egindako Euskal gatazka euskal literaturan ikastaroaren emaitza da, eta Edu Zelaieta eta Ibon Egaña ditu koordinatzaile.
Artikuluen egileak, berriz, hauek dira: Aitzpea Azkorbebeitia, Jon Benito, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Aingeru Epaltza, Hasier Etxeberria, Aritz Gorrotxategi, Mikel Hz Abaitua, Jokin Muñoz eta Markos zapiain.
Ots 07 07
Koldo Izagirrek Rimmel poesia liburua izango du hizpide otsailaren 7an (asteazkena) 19:30etan Durangoko liburutegian.
Ots 06 07
Klasikoen Gordailuak Corpus arakatzailea aurkeztuko du otsailaren 6an (asteartea) 12:00etan Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.
Hizlariak: Mikel Elorza (armiarma.eus) eta Gotzon Aurrekoetxea, EHUko irakaslea.
Ots 02 07
Paul Austerren Bidaiak scriptoriumean zehar nobela berria otsailaren 2an (ostirala) 11:00etan aurkeztuko du Alberdania argitaletxeak Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Aurkezleak: Inazio Mujika Iraola (Editorea) eta Oskar Arana (euskaratzailea). Argitaldaria: Alberdania.
Ots 01 07
Juan Ramon Makusok Hiri gorazarre poesia emanaldia eskainiko du otsailaren 1ean (osteguna) 20:00etan Irungo Kabigorrin.
Urt 31 07
Joxemari Iturraldek Hyde Park-eko hizlaria liburua izango du hizketagai urtarrilaren 31an (asteazkena) 20:00etan Txurdinagako AEK euskaltegian (Arbidea 21). Irakurlearen tartea.
Urt 29 07
Raymond Queneauren Estilo ariketak liburuaren inguruan Xabier Olarrarekin solasaldia izango da urtarrilaren 29an (astelehena) 19:30etan Donostiako Liburutegiko Ekitaldi aretoan (San Jeronimo kalean). Solasaldiaren gidaria: Harkaitz Cano.
Urt 25 07
Irene Nemirovskyren Dantzaldia hartuko dute hizpide urtarrilaren 25ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko Irakurle klubean.
Urt 19 07
Paddy Rekaldek Bilbo Dub Jukebox poesia emanaldia egingo du urtarrilaren 19an (ostirala) 20:00etan Irungo Kabigorri kulturgunean.
Urt 19 07
Koldo Izagirrek Rimmel poema liburuan oinarrituta errezitala egingo du urtarrilaren 19an (ostirala) 20:00etan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean.
Urt 18 07
Juan Ramon Makusok Hiri gorazarre poesia emanaldi musikatua eskainiko du urtarrilaren 18an (osteguna) 20:00etan Durangoko Plateruenean.
Josemari Mitxelena gitarra elektrikoarekin; Iñaki Alberro, txeloarekin. Akuarelen egilea, Imanol Larrinaga.