Mar 29 07

The Clash liburuaz Bergaran

Paddy Rekaldek The Clash, punk-rock&roll-reggae matxinada liburuaz hitzaldia egingo du, bideoez lagundurik, martxoaren 29an (osteguna) 19:00etan Bergarako gaztetxean.

Mar 28 07

Aulki bat elurretan Santutxun

Uxue Alberdik Aulki bat elurretan izango du hizpide martxoaren 28an (asteazkena) 20:00etan Santutxuko Irakurlearen tartean.

Mar 28 07

Bat, bi, Manchester Algortan

Irati Jimenezek Bat, bi, Manchester nobelari buruz berba egiteko aukeraz izango du martxoaren 28an (asteazkena) 20:00etan Algortako Aldai Kulturgunean. Uribe Kostako irakurzaleen txokoa.

Mar 27 07

The Clash liburuaz Arrasaten

Paddy Rekaldek The Clash, punk-rock&roll-reggae matxinada liburuaz hitzaldia egingo du, bideoez lagundurik, martxoaren 27an (asteartea) 19:00etan Arrasateko gaztetxean. Antolatzailea: AED.

Mar 23 07

Gerratearen aztarnak Zarautzen

Gerratearen aztarnak ikuskizuna eskainiko dute Arantza Santesteban, Fertxu Izquierdo eta Gari Berasaluzek martxoaren 23an (ostirala) 22:00etan Zarauzko Arrano elkartean, poema, argazki eta abestiez.

Mar 22 07

Tabuak salda egiteko Errenterian

Pako Aristik eta Mikel Markezek Tabuak salda egiteko ikuskizun errezitatu eta musikatua eskainiko dute martxoaren 22an (ostirala) 18:30etan Errenteriko Reyna aretoan.

Mar 16 07

Tabuak salda egiteko Elgoibarren

Pako Aristik eta Mikel Markezek Tabuak salda egiteko ikuskizun errezitatu eta musikatua eskainiko dute martxoaren 16an (ostirala) 20:00etan Elgoibarko Musika Eskolan.

Mar 15 07

Zakur kale Harkaitz Zubiri

Harkaitz Zubirik Zakur kale narrazio liburu berria aurkeztuko du martxoaren 15ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Donostiako burgesiaren erretratu bat egiten du Harkaitz Zubirik hamar ipuinon bitartez. Aurkezlea: Harkaitz Cano. Argitaldaria: Susa

Mar 13 07

Ihes betea Larrabetzun

Anjel Lertxundik Ihes betea liburua izango du hizketagai martxoaren 13 (asteartea) 20:00etan Larrabetzuko liburutegian.

Mar 08 07

Sua falta zaigu Katixa Agirre

Katixa Agirrek Sua falta zaigu liburua aurkeztuko du martxoaren 8an (osteguna) 11:00etan Bilboko Elkar liburudendan. Aurkezlea: Julen Gabiria. Argitaldaria: Elkar.

Mar 07 07

Han goitik itsasoa ikusten da Durangon

Julen Gabiriak Han goitik itsasoa ikusten da nobela izango du hizpide martxoaren 7an (asteazkena) 19:30etan Durangoko liburutegian.

Mar 06 07

Rimmel Donostian

Koldo Izagirrek Rimmel poesia liburuan oinarritutako errezitaldi-elkarrizketa egingo du martxoaren 6an (asteartea) goizeko 10:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Antolatzailea: Amara Berriko AEK, Korrika Kulturalaren barruan.

Mar 03 07

Sareinak literatura feministaren bloga

Sareinak bloga aurkeztuko dute martxoaren 3an (larunbata) 12:30etan Lekeitioko kultur etxean. Gema Lasarte, Amaia Alvarez, Josune Muñoz eta Iratxe Retolaza dira blogaren sortzaileak.

Ots 28 07

Ihes betea eta literatura

Anjel Lertxundik Ihes betea eta literatura izango ditu hizketagai otsailaren 28an (asteazkena) 19:30etan Donostiako Udal liburutegian. Aurkezlea: Xabier Lete.

Ots 28 07

Literatura Unibertsala

Literatura Unibertsaleko bi liburu berri, Vasco Pratoliniren Maitale koitaduen kronikak eta Issak Babelen Zalditeria gorria aurkeztuko dituzte otsailaren 28an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiaren Ekitaldi Aretoan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak