Api
19
24
Piarres Larzabal euskal antzerkiaren hatsa mintzaldia eskainiko dute Ixabel Etxeberria, Pantxoa Etxegoin eta Jon Casenavek apirilaren 19an (ostirala) 19:00etan Azkaineko Biltoki gelan.

Api
19
24
Maddi Ane Txoperenarekinn Ez erran inori nobela solasgai izango dute apirilaren 19an (ortzirala) 19:00etan Erratzuko Lixutegian.

Api
18
24
Maddi Zubeldiak Deserria haurtzaro liburua aurkeztuko du apirilaren 18an (osteguna) 19:30ean Larzabaleko Ezpeletenean.

Api
18
24
Goiatz Labandibarren Bekatua liburuaz solastuko dira apirilaren 18an (asteazkena) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.
Api
18
24
Elena Olavek Keinura itzuli poema errezitaldia egingo du Matxalen Erzillak biolontxeloaz lagunduta apirilaren 18an (osteguna) 19:00etan Zaruzko Garoa liburudendan.

Api
18
24
Miren Agur Meabe idazlearekin Itzulerak nobela aztergai izango dute apirilaren 18an (osteguna)18:30ean Tolosako Andragora elkartean. Gidaria: Oihana Iguaran.

Api
17
24
Harkaitz Cano idazlea, Maite Larburu eta Beñat Barandiaran musikariekin 20neto bat irakurtzeko 20 modu musika eta literatur emanaldian arituko da apirilaren 17an (asteazkena) 19:30ean Bilboko Arriaga antzokian.

Api
16
24
Nell Leyshonen Esnearen kolorekoa izango dute hizpide apirilaren 16an (asteartea) 19:00etan Bilboko Bira kulturgunean. Udaberriko literatur solasaldiak.
Api
16
24
Mark Haddonen Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia aztertuko dute apirilaren 16an (asteartea) 19:00etan Berriozkarko irakurle klubean.

Api
16
24
Eider Rodriguez idazlearen Eraikuntzarako materiala nobelari buruz solasean arituko dira apirilaren 16an (asteartea) 19:00etan Tafallako irakurle taldean.

Api
16
24
Jon Benito idazlearekin Lagun minak liburua hartuko dute hizketa gai apirilaren 16an (asteartea) 18:00etan Zumaian, Irakurri matte irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.

Api
16
24
Iñaki Petxarromanek Lehendakariaren alaba aurkeztuko du apirilaren 16an (asteartea) 10:30ean Donostiako Bilintx liburudendan. Argitaletxea: Elkar.
Api
15
24
Pello Lizarraldek Lanbroa liburu berria aurkeztuko du apirilaren 15ean (astelehena) 10:30ean. Argitaletxea: Erein.

Api
11
24
Mirande film bat egiteko zirriborroa ikusi ostean solasaldia izanen da Josu Martinez, Joseba Sarrionandia eta Nora Arbelbiderekin apirilaren 11an (osteguna) 20:30ean Baigorriko Bil etxean. Basaizea.

Api
11
24
Mary Shelleyren Frankenstein hizketagai izango dute apirilaren 11an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Liburutopian. Gidaria: Garazi Arrula.
