maiatza 27 26

Mikel Soto Mirande herriminez ezin -minez Maulen

Mikel Soto Mirande herriminez ezin-minez liburuari buruz solasean arituko da maiatzaren 27an (asteazkena) 18:30ean Mauleko Matalaz karrikan dagoen Hebentikenean.

maiatza 27 26

Olatz Mitxelena Etxe arrotz hau

Olatz Mitxelenak Etxe arrotz hau liburu berria aurkeztuko du maiatzaren 27an (asteazkena) goizeko 12:00etan, Donostiako Plaza Berriko liburutegi zaharrean. Argitaletxea: Susa literatura.
Etxe arrotz hau - azala - Olatz Mitxelena

maiatza 23 26

Sarri arte Joseba Sarrionandia eta bere literatur lanak Hazparnen

Joseba Sarrionandia idazlea Hazparnen izanen dela baliatuz, bere obra literarioari gainbegirada eginen diote Jon Casenave eta Txomin Hegik bideratuta maiatzaren 23an (larunbata) goizeko 10:00etan hasita Hazparneko mediatekan. Arratsaldean berriz Sarrionandiaren testu eta poemen errezitaldia egingo dute Hazparneko irakurle klubeko kideek Jurgi Ekiza, Entrexatak eta Antton Larrandaburu musikarien laguntzarekin Hazparneko Ttattola gaztetxean.
sarriarte

maiatza 23 26

Itxaro Borda Gure kare bihotzak kari irakurleekin topaketa Ortzaizeko Menta liburudendan

Itxaro Borda idazlea Gure kare bihotzak poema liburuari buruz solastuko da irakurleekin maiatzaren 23an (larunbata) goizeko 10:30ean Ortzaizeko Menta liburudendan.
gurekarebizitzak

maiatza 21 26

Ana Galarraga eta Petti Frankenstein agurgarria Zarautzen

Petti eta Ana Galarragak Frankenstein agurgarria errezitaldia eskainiko dute maiatzaren 21ean (osteguna) 20:00etan Zarauzko Arranon.
frankestein

maiatza 21 26

Joxe Austin Arrietaren poemen irakurraldia kantua lagun Azpeitian

Joxe Austin Arrieta idazlearen poemen irakurraldia egingo dute Ane Borda, Roberto Oñederra, Maitere Larrañaga, Joxe Austin Arrieta bera, Miel A. Elustondo, Jose Luis Otamendi eta Josu Alberok, Oskorri taldea eta Imanol kantariaren doinu eta irudiak lagun eta Euzkitzeren bozarekin maiatzaren 21ean (osteguna) 19:00etan Azpeitiko Dinamoa sormen gunean.

poesiazpeitia

maiatza 21 26

Txomin Peillen eta bere poesia Baionan

Txomin Peillen idazlearen poemagintza aztertuko dute Sabin Oregi Nire olerki guztiak bildumaren egileak eta Joseba Sarrionandia idazleak maiatzaren 21ean (osteguna) 18:30ean Baionako Biltxokon.  Poema batzuk ere irakurriko dituzte ekitaldian.
peillen

maiatza 20 26

Jon Garmendia Ulahintsaren negarra Bilbon

Jon Garmendiak Ulhaintsaren negarra poema liburuaren aurkezpena eta errezitaldia egingo ditu maiatzaren 20an (asteazkena) 19:00etan Bilboko Bira kulturgunean.

maiatza 19 26

Peio Iturralde Denboraren esku urdinak

Peio Iturraldek Denboraren esku urdinak poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 19an (asteartea) goizeko 11:30ean Donostiako Plaza Berriko liburutegi zaharrean. Argitaletxea: Susa literatura.
Denboraren esku urdinak - azala - Peio Iturralde

maiatza 14 26

Tasio Erkizia Herrigintzak merezi du Bilbon

Tasio Erkiziak Herrigintzak merezi du saiakera aurkeztuko du maiatzaren 14an (osteguna) 19:00etanBilboko Bira kulturgunean.

maiatza 11 26

Hedoi Etxarte Izen baten promesa Bilbon

Hedoi Etxartek Izen baten promesa nobela aurkeztuko du maiatzaren 11an (astelehena) 19:00etan Bilboko Zirika! herri gunea eta liburudendan.
izenbatenpromezaBI

maiatza 06 26

Markel Sanchez Sorbatza

Markel Sanchezek Sorbatza liburua aurkeztuko du maiatzaren 6an (asteazkena) 11:30ean Donostiako Bilintx liburudendan. Argitaletxea: Elkar.

Api 29 26

Maria Reimondez Basatiak Lisipe sailean

Maria Reimondez galiziarraren Basatiak Begirada libre bat hilekoari, gorputz askotarikoetatik saiakera euskaratu du Nerea Loiolak, apirilaren 29an (asteazkena) 11:30ean Donostiako Plaza berriko liburutegian. Lisipe.

Basatiak - azala - Maria Reimondez

Api 22 26

Hasier Larretxea Itzulerako bideak irakurketa performatiboa Oñatin

Hasier Larretxeak Itzulerako bideak poema irakurketa performatiboa egingo du apirilaren 22an (asteazkena) 19:00etan Oñatiko Kultur Etxeko zinema aretoan. Rosario Gortari eta Patxi Larretxea gurasoek ere parte hartuko dute.

Guztia urruntzea da - Hasier Larretxea - azala

Api 17 26

Eider Rodriguez eta Anari Dena zulo bera zen Zugarramurdin

Eider Rodriguez eta Anari Dena zulo bera zen emanaldia egingo dute apirilaren 17an (ortzirala) 19:00etan Zugarramurdiko Museoan.
zulobera

Agenda

Efemerideak

Kritikak