Uzt 16 16

Celosamente Gordearen ikuskizuna Ean

Celosamente Gordeak “Ardoa eta odola” ikuskizuna eskainiko du uztailaren 16an (larunbata) 20:30ean Eako Eskolondo. Musika: Napoka Iria eta Joseba B. Lenoir.

Uzt 16 16

Irakurraldia Bedaronan

“Baltza nazela dineure” irakurraldia izango da uztailaren 16an (larunbata) 17:30ean Bedaronan. Irakurleak: Eider Rodriguez, Lorea Agirre, Anari, Idurre Eskisabel, Amagoia Gurrutxaga, Maialen Lujanbio, Ainara Lasa, Kattalin Miner, Jule Goikoetxea, Danele Sarriugarte eta Mursego.

Uzt 16 16

Arrotz eta eder errezitaldia Ean

Pako Aristik eta Itziar Gomezek Arrotz eta eder errezitaldia egingo dute uztailaren 16an (larunbata) 13:00etan Eako Portusolon.

Uzt 16 16

Lutxo Egiaren hitzaldia Ean

Lutxo Egiak “Hiri hori da hiri hau” hitzaldia eskainiko du uztailaren 16an (larunbata) 11:00etan Eako Eskolondoko liburutegian. Musika: Inun.

Uzt 14 16

Ispilu biluziak Donostian

Edu Zelaietak Ispilu biluziak poema liburuan oinarritutako errezitaldia eskainiko du uztailaren 14an (osteguna) 19:30ean Donostiako Tabakaleran.

Eka 30 16

Plazeraren gau ilunekoak Gasteizen

Scott Fitzgeralden Plazeraren gau ilunekoak aztertuko dute ekainaren 30ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Eka 28 16

Hondamendia Las Karrerasen

Xabier Montoiaren Hondamendia ipuin liburuaz jardungo dute ekainaren 28an (asteartea) 19:30ean Las Karrerasko Haritzalden,

Eka 28 16

Estalien gradora, Joxe Austin Arrieta

Joxe Austin Arrietak Estalien gradora poema liburua aurkeztuko du ekainaren 28an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Txalaparta.

Eka 24 16

Zorion klandestinoa Iruñean

Clarice Lispectorren Zorion klandestinoa aztertuko dute ekainaren 24an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakraken.

Eka 23 16

Zero K, Don DeLillo

Don DeLilloren Zero K nobela aurkeztuko du Aritz Gorrotxategik ekainaren 23an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan. Argitaletxea: Meettok.

Eka 22 16

Txanton Garrote Larrabetzun

Iñigo Aranbarrirekin Txanton Garrote agertokitik jaitsi zen eguna liburuaz berba egingo dute ekainaren 22an (asteazkena) 19:00etan Larrabetzuko Angulerin.

Eka 22 16

Sukkwan irla Tolosan

David Vannen Sukkwan irla aztertuko dute ekainaren 22an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.

Eka 21 16

Hamabost egun Urgainen Iruñean

Jose Antonio Loidiren Hamabost egun Urgainen nobelaz ariko dira ekainaren 21ean (asteartea) 19:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.

Eka 21 16

Egunsentia Bilbon

Amaiur Blascok Egunsentia poema liburua aurkeztuko du ekainaren 21ean (asteartea) 18:00etan Bilboko Louise Michel liburu-dendan.

Eka 17 16

Neguko zirkua Trintxerpen

Harkaitz Canoren Neguko zirkua ipuin liburuaz ariko dira ekainaren 17an (ostirala) 19:45ean Trintxerpen, liburutegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak