Abe 05 02

Universitas Deustensi Ecclesiae

1977ko abenduaren 4ko Baietz astea gaizki bukatu saileko artikuluak Universitas Deustensis Ecclesiae izan zuen izenburua. Zeruko Argia aldizkariaren azalean “Homosexual eta beste zokoratuak” lema, eta gaiari buruzko editoriala eta erreportaia. Barruan beste eduki batzuk: Ibon Sarasolak iragarri zuen “Euskal jardunak” artikulu saila abiaraziko zuela; Jon Sendagortak Jose Julian Bakedanoren “Bost” filmari buruz idatzi zuen. Datorren asteko artikulua: “Baietz astea”.

Aza 28 02

Baietz astea gaizki bukatu

Hi haiz gizarajoa hi, oraindik bigarren 20-N besterik ez, eta igandean tokatu behar, 1977ko azaroaren 27ko Baietz astea gaizki bukatu saileko artikuluari hasiera eman zion lehen lerroa duzu. Koldo Izagirre eta Ramon Saizarbitoriaren asteroko kolaborazioak bost atal ageri zituen, baina izenbururik ez. Zeruko Argia aldizkariaren barruan hauek ere azaldu ziren: Jesus Maria Leizaola lehendakariarekin elkarrizketa; Joxemari Alemanek egindako irudi bat; Itxaro Bordaren bertsoak; eta kontrazalean Josemari Arizmendiarretaren argazkia eta eskuizkribua: “Lanagaz alkartasunean zabalduko ta narokituko degu gure lurralde estu ta gizagarria danontzako“. Datorren asteko artikulua: “Universitas Deustensis Ecclesiae”.

Aza 21 02

Baietz astea gaizki bukatu

Koldo Izagirrek eta Ramon Saizarbitoriak Prentsa herriaren harma (omen) izenburua eman zioten 1977ko azaroaren 20ko Baietz astea gaizki bukatu saileko artikuluari (Kepa Enbeitak Eibarren kantatutako bertsoak amaieran). Zeruko Argia aldizkariak Amnistiaren Aldeko Batzordeei buruz jardun zuen azalean eta erreportaian; barruan: Jose Luis Zumetaren marrazki bat, Joseba Sarrionandiaren artikulua Eisenstein eta Jancso zinemagileez; eta kontrazalean Eduardo Txillidaren argazkia eta eskuizkribua: “Adarrak zuek, erroak gu”.

Aza 14 02

Tarzan Tarzandegian

Baietz astea gaizki bukatu saileko Izagirre eta Saizarbitoriaren 1977ko azaroaren 13ko artikuluak Tarzan Tarzandegian izan zuen izenburua. Zeruko Argia aldizkariaren zenbaki hartan agertu ziren baita ere: Manuel Maria idazlearekin elkarrizketa, Lluis Llach eta Mikel Laboak emandako kontzertuaz Xabier Leteren artikulua, Joseba Sarrionandiaren artikulua (“Pasolini azaroan hil zuten”), eta Ramon Agirreren komiki bat.

Aza 07 02

Oteizak txorradak esateko makinie inbentau

1977ko azaroaren 6ko Baietz astea gaizki bukatu saileko artikuluak bi zati izan zituen: Catalunya for you II eta Oteizak txorradak esateko makinie inbentau. Zeruko Argia aldizkariaren azala eta editoriala: langabeziaz. Barruan: ETArekin elkarrizketa, Joxe Mari Aranalderen artikulua Xalbadorren heriotzaren urteurrenean, Durangoko Azokaz J.S.k, Joseba Sarrionandiaren elkarrizketa Alfonso Sastreri, Eduardo Txillidaren irudi bat. Datorren asteko artikulua: “Tarzan Tarzandegian”.

Urr 31 02

Baietz astea gaizki bukatu

Zer egingo diogu ba izenburuz agertu zen 1977ko urriaren 30eko Baietz astea gaizki bukatu saileko artikulua, Koldo Izagirrek eta Ramon Saizarbitoriak sinatua. Zeruko Argia aldizkariaren azala eta editoriala: “Espainia-Alemania demokrazia antiterroristaruntz?”. Barruan: Xabier Amurizak Xalbadorri eskainitako bertsoak, Mariasun Landaren artikulu bat eta Iparragirre atzerritik itzuli mendeurrenean erreportaia. Datorren asteko artikulua: “Oteizak txorradak esateko makinie inbentau”.

Urr 24 02

Isiltzea hobe

1977ko urriaren 23ko Baietz astea gaizki bukatu saileko artikulua Koldo Izagirrek eta Ramon Saizarbitoriak sinatutako laburrena izan zen: Isiltzea hobe (Juanba Berasategiren irudiaz: “Euskal indar biziak negoziaketan”). Zeruko Argia aldizkariaren azala eta editoriala: amnistiari buruzkoa, eta baita ere barruan Antton Olariagaren Hormasprayko; gainera: Joseba Sarrionandiaren artikulua “Galaxietako gerra inperialista” izenburuarekin; eta azken orduko albistea: “Agur Baader-Meinhof”.

Urr 17 02

Bixkaitar traidorearen legea

Bernardo Atxagak sinatu zuen 1977ko urriaren 16ko Baietz astea gaizki bukatu saileko artikulua: Bixkaitar traidorearen legea. Zeruko Argia aldizkari hartan agertu ziren besteak beste: Joseba Sarrionandiaren artikulua langabeziari buruz eta Antton Olariagaren Hormasprayko autonomiaz eta independentziaz; kontrazalean: Koldo Mitxelenaren argazkia eta eskuizkribua: “Hona galdera: ez zer nahi nukeen nik, guk zer behar dugun baizik”. Datorren asteko artikulua: “Isiltzea hobe”.

Urr 10 02

Pentsatzea ere ez da gutxi

1977ko urriaren 9ko Baietz astea gaizki bukatu saileko artikulua Koldo Izagirrek eta Ramon Saizarbitoriak sinatu zuten: Pentsatzea ere ez da gutxi. Zeruko Argia aldizkariaren azalak izenburu hauek zekartzan: “Ezker abertzalea debekatua”, “ETAko militarrak eta bereziak elkarturik” eta “Euzko Jaurlaritzak 41 urte”; barruan, besteak beste: Antton Olariagaren irudia unibertsitateaz eta “Donapaleuko ikastola debekaturik” erreportaia. Datorren asteko artikulua: Bernardo Atxagaren “Bixkaitar traidorearen legea”.

Urr 03 02

Monzonen esneduna

Koldo Izagirrek eta Ramon Saizarbitoriak sinatu zuten 1977ko urriaren 2ko Baietz astea gaizki bukatu saileko artikulua. Bi zati berezi zituen: Euskal Univertsitas ala Univertsity? lehenik (Juanba Berasategiren marrazki batekin), ondoren Monzonen esneduna erne dabilela; eta amaieran, Tarradellasek esandako hitz batzuei aipamena. Zeruko Argia aldizkari barruan, besteak beste: Marc Legasseren eta Joseba Sarrionandiaren artikuluak. Datorren astean: “Pentsatzea ere ez da gutxi”.

Ira 25 02

Esan beharrik ez dago

1977ko irailaren 25eko Baietz astea gaizki bukatu saileko artikulua Ramon Saizarbitoriak sinatu zuen, Esan beharrik ez dago izenburuarekin. Zeruko Argia aldizkariaren kontrazalean: Xabier Lete eta Lurdes Iriondoren argazkia eta eskuizkribua. Barruan, besteak beste: Antton Olariagaren Hormasprayko. Datorren astean: “Euskal Univertsitas ala Univertsity?” eta “Monzonen esneduna erne dabilela”.

Ira 19 02

Manifaren ondoren, baietz astea gaizki bukatu

Ramon Saizarbitoriak eta Koldo Izagirrek sinatu zuten 1977ko irailaren 18ko Baietz astea gaizki bukatu saileko artikulua: Orain ere esango dute; Telesforo Monzonen hitz batzuekin hasi zuten: «”O estamos todos locos, o las consecuencias de lo que ha ocurrido el jueves en Donostia van a ser positivas” zioen Monzonek trajediaren biharamunean. Ados gaude jelkide zaharrarekin». Irailaren 8ko Donostiako manifestazioan istiluak izan ziren; Zeruko Argia aldizkariaren azala “Oportunitate galdua” izenburuarekin kaleratu zen (editoriala eta erreportaia). Kontrazalean: Uztapideren argazkia eta eskuizkribua. Barruan, besteak beste: Joseba Sarrionandiaren kronika Zinemaldiaz: “Festibal postfrankista”.
Datorren astekoa: “Esan beharrik ez dago”, Ramon Saizarbitoriarena.

Ira 12 02

Catalunya for you

1977ko irailaren 11an (Diada Nacional de Catalunya) Baietz astea gaizki bukatu saileko artikulua Koldo Izagirrek sinatu zuen, Juanba Berasategiren irudiekin; izenburua: Catalunya for you. Zeruko Argia aldizkariaren azalak, presoen alde Bilbon egindako manifestazioaren argazkia erakutsi zuen; eta barruan (besteak beste) Apala-rekin egindako elkarrizketa; eta Letek, Valverdek eta Raimonek Donostian egindako kantaldiari buruzko artikulu bat. Datorren astean irakurgai izango da: “Orain ere esango dute”, Ramon Saizarbitoria eta Koldo Izagirrerena.

Ira 05 02

Baietz astea gaizki bukatu duela 25 urte

1977ko irailaren 4an Baietz astea gaizki bukatu saila jarri zuen abian Zeruko Argia aldizkariak Madrilen pepinoak merke artikuluarekin. Bernardo Atxagak, Koldo Izagirrek, Ramon Saizarbitoriak eta Ibon Sarasolak elkarrekin sinatutako hura eskaintzen dizugu, faksimile eta guzti. Honelaxe zuen hasiera: “Hemen azpian zinatzen dugunok, erabateko akordioaren ondoren, astero Zeruko Argiako bazter honetan agertzea erabaki dugu, bakarka nahiz taldean. Baina, nork hasiera eman lanari taldetasuna galdu gabe! Elkar lan batekin aurkeztea pentsatu dugu”. Astekariaren 750. zenbakian, bestalde, Sacco eta Vanzetti-ri buruzko Joseba Sarrionandiaren artikulu bat agertu zen. Aurrerantzean “Baietz astea gaizki bukatu” saileko artikulu bana argitaratuko dugu astero.
Literatur Emailu honetarako hitzaurrea idatzi du Zeruko Argiako kazetaria zen Elixabete Garmendiak, kolaborazio haiek gogoratuz

Abu 29 02

Izagirrek eta Saizarbitoriak baietz astea gaizki bukatu

Duela 25 urte argitaratzen hasi zen Zeruko Argia euskal kazetaritza literarioak eman duen artikulu-sail gogoangarrienetarik bat, Koldo Izagirrek eta Ramon Saizarbitoriak elkarrekin idatzia: Baietz astea gaizki bukatu. 1977ko irailaren 4an abiatu zen sail hura, lehendabiziko kolaborazioa lau idazlek sinatua: Bernardo Atxaga, Koldo Izagirre, Ramon Saizarbitoria eta Ibon Sarasolak. Hurrengoak, ordea, Izagirre eta Saizarbitoriarenak izango ziren, 1977ko urriaren 16koa izan ezik (Atxagarena). Denera 29 artikulu argitaratu zituzten 1978ko maiatza bitartean: 24 “Baietz astea gaizki bukatu” izenpean eta 5 elkarrizketa “Gure pertsonaia pertsonalaren pertsonaltasuna” atalean. Urtebete geroago, 1979ko maiatzean, Oh! Euzkadi orri erraldoia agertu zen, 24 lagunek sinatua. Eta 1979ko ekainetik urrira Oh! Euzkadi saila Zeruko Argia astekarian. Ondoren, 1980ko maiatzean sortu zen Oh! Euzkadi aldizkaria, hamabost zenbaki plazaratu zituena lau urtetan.
Heldu den astetik aurrera eta datorren urteko maiatza bitartean, “Baietz astea gaizki bukatu” haietako bana eskainiko dizugu astero. Literatur Emailu honetan Joxan Elosegik gaur espresuki idatzitako sarrera bat duzu, orduko irakurle baten oroitzapen gisa.

Agenda

Efemerideak

Kritikak