Api 07 22

Hiru gau geruza musika eta poesia Bilboko Biran

Amaia Lainon eta Xabi Strubellek Hiru gau geruza aurkeztuko dute apirilaren 7an (osteguna) 19:00etan Bilboko Bira kulturgunean.

Api 07 22

Uxue Apaolaza eta Beñat Sarasola Bihurguneko nasari buruz solasean Donostian

Uxue Apaolaza eta Beñat Sarasola Bihurguneko nasa liburuari buruz arituko dira solasean apirilaren 7an (osteguna) 19:00etan Donostiako Tobacco Days liburu-dendan.

Api 07 22

Walt Whitman eta William Butler Yeats Munduko Poesia Kaierak bilduman

Walt Whitman (Josu Goikoetxea itzultzaile) eta William Butler Yeats (Juan Kruz Igerabide itzultzaile) idazleen poema antologiak aurkeztuko ditu Susa argitaletxeak Munduko Poesia Kaierak bilduman apirilaren 7an (osteguna) 12:00etan Donostiako udal liburutegi nagusian.


Api 06 22

Ainhoa Urien Poesia zaurien ukendu Elorrion

Ainhoa Urien idazlearen Poesia, zaurien ukendu. Xabier Leteren arrastoa liburuari buruz arituko dira apirilaren 6an (ostirala) 18:300etan Elorrioko liburutegian.

Api 05 22

Irati Jimenez Euskal literaturaren historia sobrenatural bat Iruñean

Irati Jimenez idazleak Euskal literaturaren historia sobrenatural bat bidaia literarioa gidatuko du apirilaren 5ean (asteartea) 19:30ean Iruñeko Kondestable jauregian.

Api 05 22

Joseba Sarrionandia Habanako gaukariak hizpide hartuta Donostian

Joseba Sarrionandia Airea ez da debalde eta Gauzak direna balira (Habanako gaukariak) saiakerei buruz arituko da hizketan  apirilaren 5ean (asteartea) 19:00etan Donostian, Aieteko kultur etxean.

Api 05 22

Aingeru Epaltza Ur uherrak Donostian

Aingeru Epaltzaren Ur uherrak nobelaz solas egingo dute apirilaren 5ean (asteartea) 19:00etan Donostiako udal liburutegi nagusian.

Api 05 22

Agota Kristof Koaderno handia Abadiñon

Agota Kristofen Koaderno handia berbagai hartuko dute apirilaren 5ean (asteartea) 18:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.

Api 05 22

Kirmen Uriberen Mussche Iruñean

Kirmen Uriberen Mussche nobelari buruz arituko dira apirilaren 5ean (asteartea) 17:30ean Nafarroako Liburutegiko Euskarazko Irakurle taldean, Iruñean.

Api 04 22

Miren Agur Meabe Nola gorde errautsa kolkoan Iruñean

Miren Agur Meabe Nola gorde errautsa kolkoan poema liburuari buruz arituko da solasean besteak beste apirilaren 4ean (astelehena) 19:00etan Iruñean, Joxemiel Bidador poesia taldearekin.

Api 04 22

Fermin Etxegoien Autokarabana Donostian

Fermin Etxegoienen Autokarabana nobela aztertuko dute apirilaren 4ean (astelehena) 18:00etan Donostian, Okendoko kultur etxean.

Api 04 22

Juan Luis Zabala Mina hartzeko ere

Juan Luis  Zabalak Mina hartzeko ere poema liburua aurkeztuko du apirilaren 4an (asteartea) 11:00etan Donostiako udal liburitegian. Argitaletxea: Susa.

Api 03 22

Emakumeek idatzitako liburuetatik aukeratutako testuen irakurketa Azkoitiko azokan

Emakumeek idatzitako liburuetatik aukeratutako testuen irakurketa egingo dute 25 lagunek apirilaren 3an (igandea) 12:00etan Azkoitiko Geure gelatik liburu azokan.

Api 03 22

Edna O’Brien Landa aldeko neskak Azkoitian

Gema Lopez itzultzaileak Edna O’Brien idazlearen Landa aldeko neskak aurkeztuko du apirilaren 3an (igandea) 11:00etan Azkoitiko Geure gelatik liburu azokan.

Api 02 22

Kirmen Uribe eta Sara Mesa Desbideratze amerikarra, Atlantikoaz haraindiko bi nobela Bilboko Gutun Zurian

Kirmen Uribe eta Sara Mesa Desbideratze amerikarra, Atlantikoaz haraindiko bi nobela hizpide hartuta arituko dira apirilaren 2an (larunbata) 19:00etan Bilboko AZko auditorioan. Gutun Zuria.

Agenda

Efemerideak

Kritikak