Api 28 22

Ryszard Kapu?ci?ski Kristo fusilarekin Erandion

Ryszard Kapu?ci?skiren Kristo fusilarekin liburuari buruz arituko dira apirilaren 28anan (osteguna), 19:00etan Erandioko Altzaga liburutegian. Gidaria: Iñigo Astiz.

Api 28 22

Irati Jimenez Begiak zabalduko zaizkizue Larrabetzun

Irati Jimenez idazleak Begiak zabalduko zaizkizue saiakera aurkeztuko du apirilaren 28an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Api 28 22

Aiora Jakarekin Nirliit hizpide hartuta Erratzun

Aiora Jaka itzultzailearekin Nirliit liburuari buruz arituko dira apirilaren 28an(ortzeguna) 19:00etan Erratzun, Idazleekin solasean zikloaren baitan.

Api 28 22

Joxean Agirre Adiskide bat nuen Zarautzen

Joxean Agirreren Adiskide bat nuen nobelari buruz solas egingo dute apirilaren 28an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Api 28 22

Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da Eskoriatzan

Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da liburuari buruz arituko dira apirilaren 28an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.

Api 28 22

Andrei Kurkov Piknika izotzetan Lekeitioko institutuan


Andrei Kurkov
idazlearen Piknika izotzetan liburuari buruz arituko dira apirilaren 28an (osteguna) 15:45ean Lekeitioko institutuko irakurle taldean.

Api 27 22

Santi Leoné Liztor mutanteak Iruñeko Zaldikon

Santi Leonék Liztor mutanteak liburu berria aurkeztuko du apirilaren 27an (asteazkena) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean. Aurkezlea: Jaume Gelabert.

Api 27 22

Karmele Jaio Aitaren etxea Sarrigurenen

Karmele Jaioren Aitaren etxea nobelari buruz solas egingo dute apirilaren 27an (asteazkena) 19:00etan Sarrigurengo irakurle taldean. Gidaria: Nerea Balda.

Api 27 22

Alaine Agirreren Kamisoi zuri zetazkoa Barakaldon

Alaine Agirrerekin Kamisoi zuri zetazkoa liburuari buruz arituko dira apirilaren 27an (asteazkena) 18:00etan Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean.

Api 27 22

Harkaitz Cano poesia, poetika eta beste Chicagoko unibertsitatean

Harkaitz Canok ingelesez argitaratutako Good Wolf, Bad Wolf poema antologia aurkeztu eta errezitaldia eskainiko du, eta ostean Harkaitz Cano: poesia eta poetika izenburupean hitzaldia izango da apirilaren 27an (asteazkena) 16:30ean Chicagoko unibertsitateko Classics 21 aretoan.

Api 27 22

Idoia Santamaria eta Lander Majuelo Eta Sebald Gernikatik itzuli zen Leipzigeko unibertsitatean

W.G. Sebald idazlearen Austerlitz euskaratu ostean,  aurkezteko Eta Sebald Gernikatik itzuli zen hitzaldia eskeiniko dute Idoia Santamaria itzultzaileak eta Lander Majuelo Igela argitaletxeko editoreak apirilaren 27an (asteazkena) 13:15ean Leipzigeko unibertsitatean.

Api 26 22

Karlos Cid Abasoloren poemekin Babel poetikoa Madrilen

Karlos Cid Abasolo idazlearen poemak euskaraz eta beste hainbat hizkuntzatan errezitatuko dituzte Babel poetikoa deitu dioten emanaldian apirilaren 26an (asteartea) 19:00etan Madrilgo hizkuntza eskolan.
Keinu konplizeak eta Laztanak eta aizkorak liburuetako poemak euskaraz, galegoz, katalanez, portugesez, txekieraz, nederlanderaz, gaztelaniaz, ingelesez eta ukranieraz irakurriko dituzte hizkuntza eskolako ikasleek.


Api 26 22

Eider Rodriguez eta Patxi Zubizarreta Eraikuntzarako materiala hizpide hartuta Gasteizen

Eider Rodriguez eta Patxi Zubizarreta idazleak Eraikuntzarako materiala nobelari buruz arituko dira apirilaren 26an (asteartea) 19:00etan Gasteizko Villasuso jauregian.

Api 25 22

Itxaro Borda eta Juan Luis Zabalarekin topaketa Iruñean

Itxaro Borda eta Juan Luis Zabalarekin topaketa egingo dute Joxemiel Bidador poesia taldekoek apirilaren 25ean (astelehena) 19:00etan Iruñean, Nafarroako liburutegian.

Api 25 22

Santi Leoné Liztor mutanteak

Santi Leonék Liztor mutanteak liburu berria aurkeztuko du apirilaren 25ean (astelehena) 11:00etan  Donostiako Konstituzio plazako liburutegian. Argitaletxea: Susa

Agenda

Efemerideak

Kritikak