maiatza 26 22

Karmele Jaio Aitaren etxea Algortan

Karmele Jaiorekin Aitaren etxea nobelari buruz solas egingo dute maiatzaren 26an (osteguna) 19:30ean Algortako Azebarri elkartean. Irakurzaleen txokoa.

maiatza 26 22

Eider Rodriguez Eraikuntzarako materiala Zarautzen

Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala nobelari buruz solas egingo dute maiatzaren 26an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

maiatza 26 22

Itziar Ugarte Gu gabe ere Arrasaten

Itziar Ugarteren Gu gabe ere poema liburuari buruz artikuko dira maiatzaren 26an (osteguna) 18:30ean Arrasateko kulturaten.

maiatza 26 22

Izaskun Igoa Hotza bazkatzen

Izaskun Igoa Jaimerenak Hotza bazkatzen poema liburu berria aurkeztuko du maiatzaren 26an (osteguna) 12:00etan Donostiako udal liburutegiko bigarren solairuan. Argitaletxea: Balea Zuria.

maiatza 26 22

Lizar Begoña Gepardo japoniarrak

Lizar Begoñak Gepardo japoniarrak poema liburua aurkeztuko du  maiatzaren 26an (osteguna), goizeko 11etan, Tobacco Days liburu-dendan. Argitaletxea: Susa literatura.

maiatza 25 22

Uxue Alberdi Dendaostekoak Sarrigurenen

Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburuari buruz berbetan arituko dira maiatzaren 25ean (asteazkena) 19:00etan Sarrigurengo Oihanburu salan. Gidaria: Nerea Balda.

maiatza 25 22

Kepa Iribar 72 ordu

Kepa Iribarek 72 ordu izeneko nobela aurkeztuko du maiatzaren 25ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.

maiatza 24 22

Annie Ernaux Gertakizuna Zaraitzuko irakurle taldean

Annie Ernaux idazlearen Gertakizuna liburuari buruz hitz egingo dute maiatzaren 24an (asteartea) 19:30ean Ezkarozen, Zaraitzuko irakurle taldean.

maiatza 24 22

Virginie Despentesen King Kong teoria Aurizberrin

Virginie Despentesen King Kong teoriaz mintzatuko dira maiatzaren 24an 18:30ean Aurizberriko liburutegian.

maiatza 22 22

Itxaro Borda, Amaia Hennebutte eta Ur Apalategi kafe literarioan Donibane Lohitzunen

Amaia Hennebutte, Itxaro Borda eta Ur Apalategi literaturaz solasaean arituko dira maiatzaren 22an (igandea) 10:00etan Donibane Lohitzuneko Maitena trinketean.

maiatza 20 22

Leire Vargas, Oihana Arana eta Miren Amuriza Dena ametsa den irudipenaz Arrazolan

Leire Vargasen Dena ametsa den irudipena poema liburuari buruz solasean eta kantuan arituko dira Oihana Arana eta Miren Amuriza maiatzaren 20an (ostirala) 20:30ean Arrazolako Amillena bentan.

maiatza 20 22

Amets Arzallus Miñan Ean

Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek idatzitako Miñan liburuari buruz hizketan jardungo dira maiatzaren 20an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

maiatza 19 22

Miren Agur Meabe Sukaldaritza eta poesia Gasteizen

Miren Agur Meabe idazlea Mikel Peña sukaldariaren ondoan arituko da Sukaldaritza eta poesia ekitaldian maiatzaren 19an (osteguna) 20:15ean Gasteizko Poetak maiatzean egitarauaren baitan.

maiatza 19 22

Xabi Borda Urtu aurretik Zarautzen

Xabi Bordak Urtu aurretik poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du maiatzaren 19an (osteguna) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.

maiatza 19 22

Joseph Brodsky Ur-marka Donostian

Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Nerea Arruti Joseph Brodsky idazlearen Ur-marka saiakerari buruz solasean arituko dira maiatzaren 19an (osteguna) 18:30ean Donostiako Tobacco Days liburudendan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak