Api 30 22
Koldo Izagirrerekin Zuhaitzen lirika ibilbidea Donostiako Intxaurrondon
Koldo Izagirre idazleak gidatuta Zuhaitzen lirika ibilbidea egingo dute apirilaren 30ean (larunbata) 10:30ean Donostiako Intxaurrondo auzoan zehar.

Api 30 22
Koldo Izagirre idazleak gidatuta Zuhaitzen lirika ibilbidea egingo dute apirilaren 30ean (larunbata) 10:30ean Donostiako Intxaurrondo auzoan zehar.

Api 29 22
W.G. Sebald idazlearen Austerlitz euskaratu ostean, aurkezteko Eta Sebald Gernikatik itzuli zen hitzaldia eskeiniko dute Idoia Santamaria itzultzaileak eta Lander Majuelo Igela argitaletxeko editoreak, Uwe Schütte aditua eta Alain Urrutia margolariarekin apirilaren 29an (ostirala) 19:30ean Berlingo Club der polnischen Versager aretoan.

Api 29 22
Hedoi Etxarte Sortaldekoak liburuari buruz arituko da apirilaren 29an (ostirala) 19:00etan Larraungo Printza gaztetxean.

Api 28 22
Irati Jimenez idazleak Begiak zabalduko zaizkizue saiakera aurkeztuko du apirilaren 28an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
Api 28 22
Ryszard Kapu?ci?skiren Kristo fusilarekin liburuari buruz arituko dira apirilaren 28anan (osteguna), 19:00etan Erandioko Altzaga liburutegian. Gidaria: Iñigo Astiz.
Api 28 22
Aiora Jaka itzultzailearekin Nirliit liburuari buruz arituko dira apirilaren 28an(ortzeguna) 19:00etan Erratzun, Idazleekin solasean zikloaren baitan.
Api 28 22
Joxean Agirreren Adiskide bat nuen nobelari buruz solas egingo dute apirilaren 28an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
Api 28 22
Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da liburuari buruz arituko dira apirilaren 28an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.
Api 28 22
Andrei Kurkov idazlearen Piknika izotzetan liburuari buruz arituko dira apirilaren 28an (osteguna) 15:45ean Lekeitioko institutuko irakurle taldean.
Api 27 22
Santi Leonék Liztor mutanteak liburu berria aurkeztuko du apirilaren 27an (asteazkena) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean. Aurkezlea: Jaume Gelabert.

Api 27 22
Karmele Jaioren Aitaren etxea nobelari buruz solas egingo dute apirilaren 27an (asteazkena) 19:00etan Sarrigurengo irakurle taldean. Gidaria: Nerea Balda.
Api 27 22
Alaine Agirrerekin Kamisoi zuri zetazkoa liburuari buruz arituko dira apirilaren 27an (asteazkena) 18:00etan Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean.
Api 27 22
Harkaitz Canok ingelesez argitaratutako Good Wolf, Bad Wolf poema antologia aurkeztu eta errezitaldia eskainiko du, eta ostean Harkaitz Cano: poesia eta poetika izenburupean hitzaldia izango da apirilaren 27an (asteazkena) 16:30ean Chicagoko unibertsitateko Classics 21 aretoan.

Api 27 22
W.G. Sebald idazlearen Austerlitz euskaratu ostean, aurkezteko Eta Sebald Gernikatik itzuli zen hitzaldia eskeiniko dute Idoia Santamaria itzultzaileak eta Lander Majuelo Igela argitaletxeko editoreak apirilaren 27an (asteazkena) 13:15ean Leipzigeko unibertsitatean.

Api 26 22
Karlos Cid Abasolo idazlearen poemak euskaraz eta beste hainbat hizkuntzatan errezitatuko dituzte Babel poetikoa deitu dioten emanaldian apirilaren 26an (asteartea) 19:00etan Madrilgo hizkuntza eskolan.
Keinu konplizeak eta Laztanak eta aizkorak liburuetako poemak euskaraz, galegoz, katalanez, portugesez, txekieraz, nederlanderaz, gaztelaniaz, ingelesez eta ukranieraz irakurriko dituzte hizkuntza eskolako ikasleek.

