Abu
27
22
Edorta Jimenez idazlea Eskozian burutuko den Transcending borders jaialdira gonbidatu dute, eta datorren abuztuaren 27an (larunbata) 11:15ean euskal literatura eta armiarma.eus ataria izango ditu hizpide Eskoziako Peebles herrian emango duen hitzaldian
Abu
19
22
Kepa Iribarren 72 ordu nobelari buruz arituko dira abuztuaren 19an (barikua) 19:30ean Eako Eskolondon.
Abu
08
22
Leslie Feinberg idazlearen Mari-mutil handi baten bluesa izango dute hizketagai abuztuaren 8an (astelehena) 19:00etan Lekeitioko udako irakurle taldean.

Abu
04
22
Ttale Ouret artzain eta idazleak Bortuko azken indiarra… artzain lur gabekoa liburua aurkeztuko du abuztuaren 4an (osteguna) 19:00etan Orbaizetako KulturOlan.
Uzt
31
22
Ernest Hemingway idazleari buruzko erakusketa dago uztaila osoan Auritzeko kultur etxean.

Uzt
29
22
W. G. Sebald idazle alemanaren Austerlitz euskaratu du Idoia Santamariak, eta uztailaren 29an (ostirala) 19:30ean liburuari buruz arituko dira Eako irakurle taldeakoak Eskolondon. Gidariak: Arrate Mardaras eta Manu Ertzilla.

Uzt
20
22
Ibrahima Balde eta Amets Arzallusen Miñan eta Gaël Fayeren Ene herri txikia liburuei buruz arituko dira uztailaren 20an (asteazkena) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.
Uzt
15
22
Beñat Zubillagak Libre liburua aurkeztuko du uztailaren 15ean (ostirala) 18:00etan Azpeitiko Dinamo sormen gunean. Ekitaldi berean Dapa ikusentzunezko pieza berria aurkeztu eta solasaldia ere egingo dute.
Uzt
14
22
Joseba Sarrionandia Habanako gaukariak trilogiarekin, hizlari arituko da uztailaren 14n (osteguna) 19:00etan Pausuko Xaia ostatuan.

Uzt
11
22
Slavenka Drakulic eta Han ez banengo bezala hartuko dituzte hizpide uztailaren 11an (astelehena) 19:00etan Lekeitiko udako irakurle taldean. Gidaria: Mikel Antza.

Uzt
08
22
Kirmen Uribe eta Itxaro Borda Izurdeen aurreko bizitza eleberriaz solasean arituko dira uztailaren 8an (ostirala) 19:00etan Baionako Jakinola hizkuntzen etxean.


Eka
30
22
Juliana Leveille-Trudel idazlearen Nirliit liburuari buruz arituko dira ekainaren 30ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.
Eka
30
22
Xabi Bordak Urtu aurretik poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du ekainaren 30ean (osteguna) 19:00etan Durangoko Hitz liburudendan.
Eka
28
22
Miren Gorrotxategiren 33 ezkil hizketagai izango dute ekainaren 28an (asteartea) 17:30ean Erronkariko irakurle taldean.
Eka
25
22
Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga berbak eta kantuak uztartzen arituko dira Olatu arteko txalupa arraroa ikuskizunarekin ekainaren 25ean (larunbata) 22:00etan Debako Plaza zaharrean.
