Urr
11
22
Oihana Arana, Maialen Berasategi, Eva Perez-Pons eta Leire Vargas poemak errezitatzen arituko dira urriaren 11an (asteartea) 18:30ean Donostiako Egiako Teila fabrikan. Iraqueerle taldearen aurkezpen ekitaldian.

Urr
11
22
Joseba Sarrionandiaren Bizitzea ez al da oso arriskutsua? saiakerari buruz arituko dira urriaren 11an (asteartea) 18:00etan Zumaiako irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.
Urr
11
22
Luisa Carnés idazlearen Hamahiru ipuin euskaratu ditu Danele Sarriugartek eta urriaren 11an (asteartea) 12:00etan aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.
Urr
10
22
Pier Paolo Pasolini idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Kale gorriko umeak euskaratu du Fernando Reyk eta urriaren 10ean (astelehena) goizeko 12:00etan Donostiako Konstituzio plazako liburutegi zaharreko aretoan aurkeztuko du Igela argitaletxeak.

Urr
06
22
Gorka Arresek Liburuaren arbola erakusketaren karietara, Mundua aldatu duen lehen objektu industriala hitzaldia egingo du urriaren 6an (osteguna) 19:00etan Portugaleteko Gazte Gelan.
Urr
06
22
Idoia Garzes idazlearen Mendiko Gaitza liburuari buruz arituko dira urriaren 6an (osteguna) 19:00etan Aretxabaletako kultur etxean.
Urr
06
22
Itziar Ugarte idazleak, Mikele Landa zinegilearekin Gu gabe ere liburuko poemak errezitatuko ditu irudiz lagunduta urriaren 6an (osteguna) 19:00etan Bilboko Berreginen museoan. Hizkibridoak.

Urr
06
22
Maite Lopez Las Heras itzultzaileak Poetandreak literatura greko-latindarrean antologia poetikoa atondu du eta urriaren 6an (osteguna) 12:00etan aurkeztuko du Donostiako Udal Liburutegiko Mandasko Dukearen aretoan. Argitaletxea: Balea.
Urr
06
22
Aingeru Epaltzak Erretzaile damutuen konpainia aurkeztuko du urriaren 6an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.
Urr
05
22
Jamaica Kincaiden Nire amaren autobiografia liburuaz jardungo dute urriaren 5ean (asteazkena) 18:00etan Elorrioko liburutegian.
Urr
04
22
Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala nobelari buruz berba egingo dute urriaren 4an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.

Urr
01
22
Karmele Jaio, Edu Zelaieta eta Rikardo Arregi Diaz de Heredia beraien liburu kuttunei buruz arituko dira Gasteizko Irakurle Klubean,20 urte bete dituela ospatzeko urriaren 1ean (larunbata) 11:30ean ospatuko dute Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Ira
30
22
Pello Lizarralde, Imanol Rayo, Imanol Ubeda eta Jose Ignacio Agorreta mahainguruan arituko dira Garbiñe Ubedarekin Sastraka erakusketaren karietara irailaren 30ean (ostirala) 19:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.

Ira
29
22
Kae Tempest idazlearen Antzinako berri-berria euskarara ekarri du Itziar Diez de Ultzurrunek eta irailaren 29an (osteguna) 19:00etan aurkeztuko dute Iruñeko Gaztelu plazako Laban. Argitaletxea: Igela.
Ira
29
22
Morau eta Beñardok Ardo errezital eta kantaldia egingo dute irailaren 29an (osteguna) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.
