Urr
20
22
Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua nobelaren irakurraldia egingo dute urriaren 20an (osteguna) 20:30ean Frankfurteko liburu azokaren karietara antolatu den Beyond Spain herrien azoka eta egitarau alternatiboan.
Urr
20
22
Alberto Barandiaran idazlearen Gurea falangista zen saiakera lanari buruz arituko dira berbetan urriaren 20an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Urr
20
22
Gorka Arresek atondutako Liburuaren arbola erakusketa urriaren 20tik (osteguna) azaroaren 10ra bitarte egongo da ikusgai Ondarroako Kofradia zaharrean. Antolatzailea: Euskararen Etxea. Literatur Amuak.

Urr
20
22
Gorka Arresek Liburuaren arbola erakusketaren karietara, Mundua aldatu duen lehen objektu industriala hitzaldia egingo du urriaren 20an (osteguna) 19:00etan Ondarroako Kofradia zaharrean.

Urr
20
22
Edna O’Brien idazlearen Landa aldeko neskak liburuari buruz arituko dira urriaren 20an (osteguna) 18:00etan Alegiakoa irakurle taldean. Gidaria: Amaia Goikoetxea.
Urr
19
22
Oskar Gazteluk Heriotzari aurrez aurre begira saiakera aurkeztuko du urriaren 19an (asteazkena) 19:00etan Amorebieta Etxanoko liburutegian.

Urr
18
22
Iñigo Ibarrak Mikel Petrirena musikariaren laguntzarekin Ostadar 7310 liburua aurkeztuko du urriaren 18an (asteartea) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.
Urr
18
22
Alex Gurrutxagak Txori Kantazale: Xabier Leteren ildoan izeneko emanaldia eskainiko du urriaren 18an (asteartea) 19:30ean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.
Urr
18
22
Joseba Sarrionandiaren Bizitzea ez al da oso arriskutsua? saiakerari buruz berbetan ibiliko dira urriaren 18an (asteartea) 18:30ean Lasarteko irakurle taldean.
Urr
18
22
Fito Rodriguezek Enaren esanak saiakera poetikoa aurkeztuko du urriaren 18an (asteartea) 12: 00etan Donostiako Udal liburutegiko Mandas dukearen aretoan. Argitaletxea: Dakit.
Urr
18
22
Ruben Ruizek bere lehen liburua Beti mugan aurkeztuko du urriaren 18an (asteartea) 11:00etan Donostiako Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.

Urr
16
22
IbonRG musikariak Mikel Laboaren Kiromantzidxa lekeitioitik abiatuta Paul Verlain, Horazio, Marguerite Duras eta Ingeborg Bachmann idazleen poemak musikatuko ditu urriaren 16an (igandea) 19:00etan Donostiako Tabakaleran.

Urr
14
22
Slavenka Drakulic idazlearen Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko liburuarekin abiatuko dute irakurle taldearen denboraldia urriaren 14an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan.
Urr
13
22
Pier Paolo Pasolini idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Kale gorriko umeak – Fernando Reyk euskarari ekarria- eta urriaren 13an (osteguna) arratseko 19:00etan Iruñeko Txantrea auzoko Malatesta pizzerian merendua antolatu du Igela argitaletxeak.

Urr
13
22
Alberto Ladron Aranak Ilunpeko zelataria aurkeztuko du urriaren 13an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.