Ira
29
22
Itxaropena argitaldari eta inprentak 90 urte bete ditu –Kuliska sorta argitaratu zuten 1952tik 1973ra- eta irailaren 29an (ostirala) 18:00etan hasita erakusketa egongo da Zarauzko Sanz enean.

Ira
29
22
Oskar Gazteluk Heriotzari aurrez aurre begira saiakera aurkeztuko du irailaren 29an (osteguna) 12:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.

Ira
28
22
Joseba Sarrionandia Habanako gaukariak trilogiarekin, hizlari arituko da irailaren 28an (asteazkena) 19:30ean Deustuko Bidarte auzo etxean.

Ira
28
22
Iban Zaldua, Angel Erroren laguntzarekin Ipuina engainua da liburuari buruz arituko da irailaren 28an (asteazkena) 19:00etan Gasteizko Zuloa liburudendan.

Ira
27
22
Irati Jimenez, Mikel Antza, Oihana Arana eta Edorta Jimenez idazleek, Garazi Barrena musikariarekin batera Saseta, Monzon eta Gudarien eginak poesia eta kantu emanaldiaren agerpena egingo dute irailaren 27an (asteartea) 19:00etan Bergarako Seminarixoan.


Ira
23
22
Marina Tsvetaievaren Ene anaia femeninoa liburuari buruz arituko dira irailaren 23an (ostirala) 19:30ean Eako irakurle taldean.
Ira
23
22
Katixa Agirre eta Karmele Jaio idazleek Berriz zentauro nobelari buruz arituko dira irailaren 23an (ostirala) 19:00etan Gasteizko Elkar liburudendan.

Ira
22
22
Joseba Sarrionandiak Munduari bira eman zion untzia aurkeztuko du irailaren 22an (osteguna) 18:00etan Baionako Euskal Museoan. Antolatzailea: Maiatz.
Ira
22
22
Alice Munro idazlearen Hartza mendi gainera igo zen ipuina hartuko dute hizpide irailaren 22an (osteguna) 18:30ean Getariako irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.
Ira
21
22
Jon Benito eta Sustrai Colina Lagun minak liburuari buruz solasean arituko dira irailaren 21ean (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Laban.
Ira
20
22
Gorka Arresek zuzendutako Liburuaren arbola erakusketa abiatuko da irailaren 20an (asteartea) urriaren 11ra bitarte (asteartea) Portugaleteko Gazte gelan. Antolatzailea: Euskararen Etxea.

Ira
17
22
Henry David Thoreau Walden irakurtzen arituko dira Hernaniko Kale irakurketako kideak irailaren 17an (larunbata) 18:00etan Alkizako Ur maran.

Ira
17
22
Saseta, Monzon eta Gudarien eginak poesia eta kantu emanaldiaren lehen agerpena egingo dute irailaren 17an (larunbata) 11:30ean Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean.

Ira
16
22
Katixa Agirrek Berriz zentauro nobelaren aurkezpen jaia antolatu du irailaren 16an (ostirala) 19:00etan Bilboko Bira tabernan.

Ira
15
22
Anton Txekhov idazlearen 31 ipuin liburua euskaratu du Iker Sancho Insaustik eta datorren irailaren 15an (osteguna) 19:00etan hizpide hartuko dute Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.