Urr 11 22

Joseba Sarrionandia Bizitzea ez al da oso arriskutsua? Zumaian

Joseba Sarrionandiaren Bizitzea ez al da oso arriskutsua? saiakerari buruz arituko dira urriaren 11an (asteartea) 18:00etan Zumaiako irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.

Urr 11 22

Luisa Carnés Hamahiru ipuin

Luisa Carnés idazlearen Hamahiru ipuin euskaratu ditu Danele Sarriugartek eta urriaren 11an (asteartea) 12:00etan aurkeztuko dute  Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.

Urr 10 22

Pier Paolo Pasolini Kale gorriko umeak

Pier Paolo Pasolini idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Kale gorriko umeak euskaratu du Fernando Reyk eta urriaren 10ean (astelehena) goizeko 12:00etan Donostiako Konstituzio plazako liburutegi zaharreko aretoan aurkeztuko du Igela argitaletxeak.

kale-gorriko-umeak

Urr 06 22

Gorka Arrese Mundua aldatu duen lehen objektu industriala hitzaldia Portugaleten

Gorka Arresek Liburuaren arbola erakusketaren karietara, Mundua aldatu duen lehen objektu industriala hitzaldia egingo du urriaren 6an (osteguna) 19:00etan Portugaleteko Gazte Gelan.

Urr 06 22

Idoia Garzes Mendiko Gaitza Aretxabaletan

Idoia Garzes idazlearen Mendiko Gaitza liburuari buruz arituko dira urriaren 6an (osteguna) 19:00etan Aretxabaletako kultur etxean.

Urr 06 22

Itziar Ugarte eta Mikele Landa Gu gabe ere, biharamunean Bilbon

Itziar Ugarte idazleak, Mikele Landa zinegilearekin Gu gabe ere liburuko poemak errezitatuko ditu irudiz lagunduta urriaren 6an (osteguna) 19:00etan Bilboko Berreginen museoan.  Hizkibridoak.
gugabeere

Urr 06 22

Maite Lopez Las Heras Poetandreak literatura greko-latindarrean

Maite Lopez Las Heras itzultzaileak Poetandreak literatura greko-latindarrean antologia poetikoa atondu du eta urriaren 6an (osteguna) 12:00etan aurkeztuko du Donostiako Udal Liburutegiko Mandasko Dukearen aretoan. Argitaletxea: Balea.

Urr 06 22

Aingeru Epaltza Erretzaile damutuen konpainia

Aingeru Epaltzak Erretzaile damutuen konpainia aurkeztuko du urriaren 6an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.

Urr 05 22

Jamaica Kincaid Nire amaren autobiografia Elorrion

Jamaica Kincaiden Nire amaren autobiografia liburuaz jardungo dute urriaren 5ean (asteazkena) 18:00etan Elorrioko liburutegian.

 

Urr 04 22

Eider Rodriguez Eraikuntzarako materiala Abadiñon

 

Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala nobelari buruz berba egingo dute urriaren 4an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.

Urr 01 22

Karmele Jaio, Edu Zelaieta eta Rikardo Arregi Gasteizko Irakurle Klubaren 20. urteurrenean

Karmele Jaio, Edu Zelaieta eta Rikardo Arregi Diaz de Heredia beraien liburu kuttunei buruz arituko dira Gasteizko Irakurle Klubean,20 urte bete dituela ospatzeko urriaren 1ean (larunbata) 11:30ean ospatuko dute Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

gasteizkokluba

Ira 30 22

Sastraka erakusketa eta mahaingurua Donostian

Pello Lizarralde, Imanol Rayo, Imanol Ubeda eta Jose Ignacio Agorreta mahainguruan arituko dira Garbiñe Ubedarekin Sastraka erakusketaren karietara irailaren 30ean (ostirala) 19:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.
sastraka

Ira 29 22

Kae Tempest Antzinako berri-berria Iruñeko Laban

Kae Tempest idazlearen Antzinako berri-berria euskarara ekarri du Itziar Diez de Ultzurrunek eta irailaren 29an (osteguna) 19:00etan aurkeztuko dute Iruñeko Gaztelu plazako Laban. Argitaletxea: Igela.

 

Ira 29 22

Morau eta Beñardo Ardo Zarauzko Garoan

Morau eta Beñardok Ardo errezital eta kantaldia egingo dute irailaren 29an (osteguna) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.
ardo_garoa

Ira 29 22

Bertol Arrieta Gezurra berdaderoa Zarautzen

Bertol Arrietaren Gezurra berdaderoa nobelari buruz jardungo dute irailaren 29an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak