Aza
15
22
W. G. Sebald idazle alemanaren Austerlitz euskaratu du Idoia Santamariak, eta azaroaren 15ean (asteartea) 19:00etan liburuari buruz arituko dira Donostiako udal liburutegiko San Jeronimoko aretoan. Gidaria: Iñigo Aranbarri.
Aza
15
22
Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala nobelari buruz arituko dira azaroaren 15ean (asteartea) 18:30ean Lasarteko irakurle taldean.Gidaria: Uxue Alberdi.

Aza
15
22
Jean-Louis Davant Blanca eta Viana Nafarroako Blanca Trajeria liburuaz, Txomin Peillen Ene bertsoen bilduma – 1951-2021 liburuarekin eta Battittu Coyos Allande Socarros (1957-2021) Euskal idazlan eta lekukotasun lanari buruz arituko dira azaroaren 15ean (asteartea) 18:00etan Baionako Euskal Museoan.

Aza
14
22
Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin liburuaz berba egingo dute azaroaren 14ean (astelehena) 19:30ean Getxon, Villamonteko kultur etxean. Gidaria: Lizar Begoña.

Aza
14
22
Pello Lizarralderen eta Beñat Sarasola Zuri beltzetik Argiantzara solasean arituko dira azaroaren 14an (astelehena) 19:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.
Aza
14
22
Leire Milikua Larramendik Lur gainean, itzal azpian / emakume baserritarrak eta parte hartzea saiakera aurkeztuko du Lisipe bilduman datorren azaroaren 14an (astelehena) 12:00etan Donostiako Pandora tabernan. Argitaletxea: Susa.

Aza
12
22
Hedoi Etxarte eta Broken Brothers Brass Band taldeak Sortaldekoak eskainiko dute azaroaren 12an (larunbata) 13:30ean Iruñeko Baluarten Nafarroako Irakurle Kluben III. Topaketetan.

Aza
12
22
Aingeru Epaltzaren Erretzaile damutuen konpainia nobela aztergai izanen dute, idazlearekin batera, azaroaren 12an (larunbata) 11:00etan Etxalekuko irakurle klubean.
Aza
11
22
Hannah Arendt idazlearen Indarkeriaz saiakerari buruz arituko dira azaroaren 11an (ostirala) eta 18an 19:30ean Orioko Salatxo aretoan.

Aza
10
22
Irene Pujadas idazlea eta Amaia Apalauza itzultzailea Puskak liburua aurkezten arituko dira azaroaren 10ean (osteguna) 19:30ean Iruñeko Karrikiri liburu dendan.

Aza
10
22
Jamaica Kincaiden Nire amaren autobiografia liburuaz jardungo dute azaroaren 10ean (osteguna) 19:00etan Aretxabaletako kultur etxean.
Aza
10
22
Joseba Sarrionandiarekin berak idatzitako Narrazioak liburua mintzagai izango dute azaroaren 10ean (osteguna) 19:00etan Donostiako Intxaurrondo kultur etxean.
Aza
10
22
Mark Haddonen Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia aztertuko dute azaroaren 10ean (osteguna) 18:30ean Erronkaribarko etxean.

Aza
10
22
Amets Arzallus, Ibrahima Balderekin idatzitako Miñan liburuari buruz hizketan jardungo da azaroaren 10ean (ortzeguna) 18:00etan Lesakako liburutegian.

Aza
09
22
Alberto Barandiaran idazlearen Gurea falangista zen saiakera lanari buruz arituko dira azaroaren 9an (asteazkena) 18:00etan Elorrioko irakurle taldean.
