Aza 08 22
Slavenka Drakulic Han ez banengo bezala Abadiñon
Slavenka Drakulic idazlearen Han ez banengo bezala hartuko dute berbagai azaroaren 8an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.
Aza 08 22
Slavenka Drakulic idazlearen Han ez banengo bezala hartuko dute berbagai azaroaren 8an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.
Aza 08 22
Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala nobelari buruz arituko dira azaroaren 8an 18:00etan Zumaiako irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.

Aza 08 22
Irene Pujadas idazlearen eta Amaia Apalauza-k euskaratutako Puskak liburua aurkeztuko dute azaroaren 8an (asteartea) 12:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Igela.

Aza 07 22
Joseba Sarrionandia Lagun izoztua nobelari buruz arituko da azaroaren 7an (astelehena) 19:45ean Pasaian, Trintxerpeko liburutegian.
Aza 04 22
Karmele Jaioren Aitaren etxea liburua oinarri hartuta, solasaldi irekia eginen dute azaroaren 4an (ostirala) arratsaldeko 20:00etan Doneztebeko liburutegian.

Aza 04 22
Hasier Larretxeak Hezurrezko kaiolak. Amaiurtik konstelazioak liburua aurkeztuko du azaroaren 4an (ostirala) 19:30ean Iruñeko Laba kulturgunean.
Urr 29 22
Leire Bilbaok Etxeko urak liburuko poemen errezitaldia egingo du urriaren 29an (zapatua) 18:00etan Ondarroako Kofradia zaharrean. Literatur Amuak.

Urr 29 22
Margarita Nafarroakoaren Heptamerona Bigarren eguna itzuli eta sarean jarri du Booktegik, eta urriaren 29an (larunbata) goizeko 10:00etan hasita egun osoan irakurrialdia egingo dute Amaiurko Gaztelu elkartean.

Urr 29 22
Eider Rodriguez idazlearekin Eraikuntzarako materiala nobelari buruz berba egingo dute urriaren 29an (zapatua) 10:00etan Ondarroako Kofradia zaharrean. Gidaria: Jose Mari Urteaga. Literatur Amuak.

Urr 28 22
Alex Gurrutxagak Txori Kantazale: Xabier Leteren ildoan izeneko emanaldia eskainiko du urriaren 28an (ostirala) 19:00etan Arrasateko Kulturaten.
Urr 28 22
Assata Shakuren Autobiografia bat aurkeztuko du Katakrak argitaletxeak Danele Sarriugarte itzultzailea eta Joseba Sarrionandia hitzaurrearen egilearekin urriaren 28an (ostirala) 12:00etan Donostiako liburutegi nagusian. Argitaletxea: Katakrak.

Urr 27 22
Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea komentatuz hasiko dute ikasturte ikasturtea urriaren 27an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.
Urr 27 22
Juliana Leveille-Trudel idazlearen Nirliit liburuari buruz arituko dira urriaren 27an (osteguna) 19:00ean Arrasateko irakurle taldean.
Urr 27 22
Sally Rooneyren Jende normala nobelaz ariko dira urriaren 27an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
Urr 27 22
Mikel Alvarez Sarriegik Euskalia aurkeztuko du urriaren 27an (osteguna) 18:00etan Ondarroako Kofradia zaharrean. Argitaletxea: Elkar.