Aza 15 22

Eider Rodriguez Eraikuntzarako materiala Lasarten

Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala nobelari buruz arituko dira azaroaren 15ean (asteartea) 18:30ean Lasarteko irakurle taldean.Gidaria: Uxue Alberdi.

Aza 15 22

Davant, Peillen eta Coyos Baionako Euskal Museoan

Jean-Louis Davant Blanca eta Viana Nafarroako Blanca Trajeria liburuaz, Txomin Peillen Ene bertsoen bilduma – 1951-2021 liburuarekin eta Battittu Coyos Allande Socarros (1957-2021) Euskal idazlan eta lekukotasun lanari buruz arituko dira azaroaren 15ean (asteartea) 18:00etan Baionako Euskal Museoan.
solasaldiak

Aza 14 22

Eider Rodriguez Bihotz handiegia Getxon

Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin liburuaz berba egingo dute azaroaren 14ean (astelehena) 19:30ean Getxon, Villamonteko kultur etxean. Gidaria: Lizar Begoña.

Aza 14 22

Pello Lizarralde eta Beñat Sarasola Zuribeltzetik Argiantzara Donostian

Pello Lizarralderen eta Beñat Sarasola Zuri beltzetik Argiantzara solasean arituko dira  azaroaren 14an (astelehena) 19:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.

Aza 14 22

Leire Milikua Lur gainean, itzal azpian Lisipe 12

Leire Milikua Larramendik Lur gainean, itzal azpian / emakume baserritarrak eta parte hartzea saiakera aurkeztuko du Lisipe bilduman datorren azaroaren 14an (astelehena) 12:00etan Donostiako Pandora tabernan. Argitaletxea: Susa.
Lur gainean, itzal azpian - L Milikua - azala(1)

Aza 12 22

Hedoi Etxarte eta BBBB Sortaldekoak Iruñean

Hedoi Etxarte eta Broken Brothers Brass Band taldeak Sortaldekoak eskainiko dute azaroaren 12an (larunbata) 13:30ean Iruñeko Baluarten Nafarroako Irakurle Kluben III. Topaketetan.

sortaldekoak

Aza 12 22

Aingeru Epaltza Erretzaile damutuen konpainia Etxalekun

Aingeru Epaltzaren Erretzaile damutuen konpainia nobela aztergai izanen dute, idazlearekin batera, azaroaren 12an (larunbata) 11:00etan Etxalekuko irakurle klubean.

Aza 11 22

Hannah Arendt Indarkeriaz Orion

Hannah Arendt idazlearen Indarkeriaz saiakerari buruz arituko dira azaroaren 11an (ostirala) eta 18an  19:30ean Orioko Salatxo aretoan.
arendt

Aza 10 22

Irene Pujadas Puskak Iruñeko Karrikirin

Irene Pujadas idazlea eta Amaia Apalauza itzultzailea Puskak liburua aurkezten arituko dira azaroaren 10ean (osteguna) 19:30ean Iruñeko Karrikiri liburu dendan.
Puskak

Aza 10 22

Jamaica Kincaid Nire amaren autobiografia Aretxabaletan

Jamaica Kincaiden Nire amaren autobiografia liburuaz jardungo dute azaroaren 10ean (osteguna) 19:00etan Aretxabaletako kultur etxean.

Aza 10 22

Joseba Sarrionandia Narrazioak Donostian

Joseba Sarrionandiarekin berak idatzitako Narrazioak liburua mintzagai izango dute azaroaren 10ean (osteguna) 19:00etan Donostiako Intxaurrondo kultur etxean.

Aza 10 22

Mark Haddon Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia Erronkarin

Mark Haddonen Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia aztertuko dute azaroaren 10ean (osteguna) 18:30ean Erronkaribarko etxean.
erronkari

Aza 10 22

Amets Arzallus Miñan Lesakan

Amets Arzallus, Ibrahima Balderekin idatzitako Miñan liburuari buruz hizketan jardungo da azaroaren 10ean (ortzeguna) 18:00etan Lesakako liburutegian.

Aza 09 22

Alberto Barandiaran Gurea falangista zen Elorrion

Alberto Barandiaran idazlearen Gurea falangista zen saiakera lanari buruz arituko dira azaroaren 9an (asteazkena) 18:00etan Elorrioko irakurle taldean.

Aza 08 22

Lidia Txukovskaiaeta Lidia Zhukovaren Haurrek hitza Iruñeko Karrikirin

Lidia Txukovskaia eta Lidia Zhukovaren Haurrek hitza aurkeztuko du Josu Zabaleta itzultzaileak azaroaren 8an (asteartea) 19:30ean Iruñeko Karrikiri liburu-dendan.

haurrek_hitza

Agenda

Efemerideak

Kritikak