Aza 22 22

Clara Zetkin Faxismoaren aurka borrokan Iruñeko Karrikirin

Clara Zetkin-en Faxismoaren aurka borrokan saiakera aurkeztuko dute azaroaren 22an (asteartea) 19:30ean Iruñeko Karrikiri liburu-dendan.

 

Aza 21 22

Miren Gorrotxategi eta Joanes Urkixo 33 ezkil nobelari buruz solasean Donostian

Miren Gorrotxategi idazleak eta Joanes Urkixo gidoigileak 33 ezkil hizketagai izango dute azaroaren 21ean (astelehena) 19:00etan Donostiako udal liburutegiko San Jeronimoko aretoan. Donostia kultura.

Aza 21 22

Kirmen Uribe Izurdeen aurreko bizitza Donostian

Kirmen Uriberen Izurdeen aurreko bizitza eleberriaz solasean arituko dira azaroaren 21ean (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean.

Aza 21 22

Iñaki Cid Larrea Behin batean Loiolan eta Karmele Mitxelena Haragizko mamuak

Iñaki Cid Larrearen Behin batean Loiolan eta Karmele Mitxelenak idatzitako Haragizko mamuak aurkeztuko dituzte azaroaren 21ean (astelehena) 11:00etan Donostiako Tabakaleran, Kutxa kultur gunean. Argitaletxea: Elkar.

Aza 19 22

Berbak sare errezitaldia Bilbon

Maddi Zabalo, Izaro Bilbao, Nora Garmendia, Dafne Gonzalez, Leire Ugadi, Amaia Barrena eta Libe Goitia Artetxe Leire Vargasek gidatuta Berbak sare poesia errezitaldia egingo dute azaroaren 19an (larunbata) 17:00etan Bilboko Euskalduna jauregian. BEST.

Aza 19 22

Laura Mintegi, Alaine Agirre eta Lizar Begoña Erreferenteak literaturan Bilbon

Laura Mintegi, Alaine Agirre eta Lizar Begoña  Erreferenteak literaturan gaiaren bueltan berbetan arituko dira Leire Palacios gidari dutela  Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketan azaroaren 19an (larunbata) 12:30ean Bilboko Euskalduna jauregian. BEST.

Aza 18 22

Mireia Callafell, Miren Agur Meabe, Itxaro Borda, Ainara Maya eta Leire Martínez de Marigorta itzultzearen garrantziaz Donostian

Itzultzearen garrantziaz eta autore eta itzultzaileen arteko harremanez hausnartuko dute Itxaro Borda, Ainara Maya eta Leire Martinez de Marigorta itzultzaileek eta Mireia Callafell eta Miren Agur Meabe idazleek, Aiora Jaka gidari dutela azaroaren 18an (ostirala) 19:00etan Donostiako Okendo kultur etxean. Literaktum.

Aza 18 22

Annie Ernaux Pasio hutsaz Ean

Annie Ernauxen Pasio hutsaz aztertuko dute azaroaren 18an (ostirala) 19:00etan Eako Eskolondon.
annean

Aza 18 22

Hannah Arendt Indarkeriaz Orion

Hannah Arendt idazlearen Indarkeriaz saiakerari buruz arituko dira azaroaren 18an (ostirala) 19:30ean Orioko Salatxo aretoan.
arendt

Aza 17 22

Nerea Ibarzabal Bar Gloria Larrabetzun

Nerea Ibarzabal Salegiren Bar Gloria nobela berriari buruz berba egingo dute azaroaren 17an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Bar Gloria

Aza 17 22

Anari Alberdi Santesteban Gari eta goroldiozko

Anari Alberdi Santestebanek Gari eta goroldiozko liburu berria aurkeztuko du azaroaren 17an (osteguna) 12:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa
Gari eta goroldiozko - A Alberdi - azala

Aza 17 22

Liburuaren arbola Getxon

Gorka Arresek atondutako Liburuaren arbola erakusketa azaroaren 17tik (osteguna) aurrera egongo da ikusgai Getxoko Punta Begoñan.  Antolatzailea: Euskararen Etxea.

Aza 16 22

Iban Zaldua eta Mice Ipuina engainua da Donostian

Iban Zalduak Ipuina engainua da liburuan oinarritutakoko irakurraldia egingo du Mice musikariarekin azaroaren 16an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Victoria Eugeniako klubean. Literaktum.

Aza 15 22

Joseba Sarrionandia Munduari bira eman zion untzia Bermeon

Joseba Sarrionandiak Munduari bira eman zion untzia aurkeztuko du azaroaren 15ean (asteartea) 19:00etan Bermeoko kultur etxean.

sarribermeon

Aza 15 22

W. G. Sebald Austerlitz Donostian

W. G. Sebald idazle alemanaren Austerlitz euskaratu du Idoia Santamariak, eta azaroaren 15ean (asteartea) 19:00etan liburuari buruz arituko dira Donostiako  udal liburutegiko San Jeronimoko aretoan. Gidaria: Iñigo Aranbarri.

Agenda

Efemerideak

Kritikak